19. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Udal Plan Orokorreko AR1 banaketa eremuko S-1 sektorearen (Ibarra alderdia) birpartzelazio proiektua. Behin betiko onespena

Udalaren Gobernu Batzarrak, 2021eko abenduaren 23an egin ohiko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea birpartzelazio proiektua, Udal Plan Orokorreko AR1 banaketa eremuko S-1 sektorearena (S1, SGD-12, SLZV-3, SLZV-4, SLV-5 eta SLV-6), 2021eko abenduaren 17an aurkeztutako dokumentuaren arabera.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan xedatuarekin bat.

Lizarran, 2022ko urtarrilaren 18an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L2200808