19. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

Hiri jarduketarako plan berezia, 1. poligonoko 147. lursailean. Hasierako onespena

Alkatetzak, 2021eko abenduaren 30eko 2021/0390 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen Hiri jarduketarako plan berezia, 1. poligonoko 147. lursailean, Jose Luis Garcia Silva arkitektoak idatzia eta Truchas Leitza SLk sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuko 72. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabete bateko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Leitzan, 2022ko urtarrilaren 12an.–Alkatea, Mikel Zabaleta Aramendia.

Iragarkiaren kodea: L2200499