19. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Plan berezia, Udal Plan Orokorreko Oncineda kirol eremuan. Hasierako onespena

Tokiko Gobernu Batzarrak 2022ko urtarrilaren 13an hartutako erabakiaren bidez, hasiera batez onetsi zen Oncineda kirol eremuko plan berezia. Eremu hori Udal Plan Orokorrean SGD-12/AR-1 gisa dago zedarritua. Plan berezia Lizarrako Udalak sustatu du, eta Loperena Portillo Arquitectos SLk idatzi.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, egokiak iruditutako alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1.a) artikuluan xedatuarekin.

Lizarran, 2022ko urtarrilaren 14an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L2200541