19. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

Lizarrako Jabetza Erregistroarekin den lankidetza-hitzarmena bukatzea

2009ko 158. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 25ean, Lizarrako 1. Jabetza Erregistroarekin sinatutako lankidetza-hitzarmena, hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga (gainbalioen gaineko zerga) kudeatu, likidatu eta biltzeko. Hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 60. artikuluan xedatutakoarekin.

Alkatetzaren RE 22-006 Ebazpenaren bidez, hitzarmena bukatzea erabaki da, eta hori 2022ko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean. Ebazpena hurrengo osoko bilkuran berretsi beharko da.

Argitaratzen da orok jakin dezan, eta interesdunei aditzera emateko.

Aiegin, 2022ko urtarrilaren 14an.–Alkate udalburua, Leonardo Camaces Murillo.

Iragarkiaren kodea: L2200542