19. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALESBES

Xehetasun-azterketa, udal katastroko 2. poligonoko 1135. eta 1137. lurzatiei dagozkien P1 eta P3 lurzatien borondatezko birpartzelaziorako. Hasierako onespena

2021eko abenduaren 22an, Udalbatza honetako alkate udalburuak ebazpena eman zuen, zeinaren bidez hasiera batez onesten baita xehetasun-azterketa, Alesbesko 2. poligonoko 1135. eta 1372. lurzatien borondatezko birpartzelaziorako. Precocinados Frisa SL da sustatzailea.

Birpartzelazio proiektua jendaurrean jartzen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten, indarreko legediak agindutakoari jarraikiz. Hori guztia, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 149. artikuluan eta hurrengoetan 76. artikuluari buruz xedatuarekin.

Alesbesen, 2021eko abenduaren 23an.–Alkate udalburua, María Carmen Segura Moreno.

Iragarkiaren kodea: L2200594