19. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXAURI

Bikote egonkorren erregistroa arautzen duen udal ordenantza indargabetzea. Hasierako onespena

Etxauriko Udalak, 2022ko urtarrilaren 12an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen indargabetzea Bikote egonkorren erregistroa arautzen duen udal ordenantza.

Ordenantzaren indargabetzea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko aldia iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsitzat joko da ordenantzaren indargabetzea.

Etxaurin, 2022ko urtarrilaren 13an.–Alkatea, Idoia Aritzala Etxarren.

Iragarkiaren kodea: L2200508