19. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Banakako laguntzak ematea, taxi-bonua baliatuz, mugitzeko desgaitasun larria duten pertsonei egokitutako garraiobide alternatiboa eskaintzeko (2022). Laburpena

DDBN: 605673.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/605673).

–Xedea.

Taxi-bonuaren banakako laguntzak (txartel moduan), garraio kolektiboan zein partikularrean mugitzeko desgaitasun larria dutenei ematekoak, garraiobide egokitu bat erabil dezaten, taxia.

–Onuradunak.

Laguntza ekonomiko hauek eskuratzeko baldintzak:

a) %33ko edo hortik gorako desgaitasuna izatea, garraio kolektiboetan sartzea larriki eragozten duena, eta horrela egiaztaturik egotea Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentzia erakunde autonomoak (PANA) emandako desgaitasunaren ziurtagiri ofizialean. Desgaitasun maila aitortu, onartu eta kalifikatzeko prozedurari buruzko abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuaren baremoa: A, B edo C apartatua, edo gutxienez 7 puntu izatea D, E, F, G eta H apartatuak batuta.

b) Eguesibarren egotea erroldaturik gutxienez duela 3 hilabete, eta laguntza jasotzen den bitartean altan emanda egotea udal erroldan.

c) Gidabaimenik ez izatea edo, hura edukita, ez egotea gidatzeko moduan, desgaitasuna dela-eta.

d) Ez izatea mugitzeko desgaitasuna dutenek gidatzeko egokituriko ibilgailurik, eskatzaileak 18 urtetik gorakoak badira, edo, hura edukita, ez egotea gidatzeko moduan, desgaitasuna dela-eta.

e) Familia-unitatearen urteko diru-sarrerak, PFEZerako aitortutako azken ekitaldiari dagozkionak, handiagoak ez izatea (taula deialdiaren oinarrietan).

f) Era guztietako zerga betebeharrak edo bestelako udal betebeharrak egunean ordainduta edukitzea, eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak emandako aurrerakinak itzultzeke ez izatea, itzultze epeak amaitu direnean egin beharreko itzulketa egin gabe.

–Dirulaguntzaren zenbatekoa:

Laguntzen zenbatekoak eguneratuko dira onesten diren udal aurrekontuetako aurreikuspen tekniko eta ekonomikoen arabera, eta ekitaldi honetarako 720 eurokoak izanen dira, gehienez, onuradun eta urteko. Laguntza hori hainbanatu eginen da, eskaera erregistroan zein egunetan egiten den ikusirik.

%50 gehigarria emanen da (hilean 90 eurora heldurik gehienez) frogatzen denean taxia egunero erabili behar dela lantokira joateko, edo irakaskuntza arautuko ikasketa zentro batera, eguneko zentro batera edo antzeko baliabideetara, baldin eta zentroak ez badu eskaintzen garraiobide egokiturik halako erabiltzaileentzat.

–Eskaerak aurkezteko epea.

Laburpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egun baliodunetik hasita, oinarriok indarra duten urteko azaroaren 30era arte. Eskabideak epe horretatik kanpo aurkeztuz gero, ez dira onartuko.

Sarrigurenen, 2022ko urtarrilaren 11n.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2200586