19. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

68/2022 EBAZPENA, urtarrilaren 19koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana, zeinaren bidez zuzentzen baitira 2022ko urtarrilaren 19ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean (13. zk.) argitaratutako deialdietan hauteman diren akatsak. Deialdi haiek hautaproben bitartez bi izangai-zerrenda egiteko ziren, Informatika Zerbitzuko ofizial tekniko izateko lanpostua betetzeko (C maila), bata aldi baterako kontratazioak egiteko, eta bestea prestakuntzarako, zerbitzu berezien egoeran, betiere Nafarroako Unibertsitate Publikoan sortzen diren beharrak betetzearren.

Konturaturik argitalpen horretan ez dela ageri gai zerrenda.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2. artikuluari jarraikiz, “Herri Administrazioek, beren kabuz edo interesdunek eskaturik, edozein unetan zuzendu ditzakete beren egintzetako akats material, egitezko edo aritmetikoak”.

Azaldutako guztiarengatik, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 40. artikuluan esleituta dauzkadan eskumenak betez,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Ebazpen honen I. eranskina argitara dadila agintzea (gai zerrenda): 2663/2021 Ebazpena, 2021eko abenduaren 21ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana, zeinaren bidez hautaproben bitartez bi izangai-zerrenda egiteko deialdiak onetsi baitziren Informatika Zerbitzuko ofizial tekniko izateko lanpostua betetzeko (C maila), bata aldi baterako kontratazioak egiteko, eta bestea prestakuntzarako, zerbitzu berezietako egoeran, betiere Nafarroako Unibertsitate Publikoan sortzen diren beharrak betetzearren. Ebazpen hori 2022ko urtarrilaren 19ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean (13. zk.) argitaratu zen.

Bigarrena.–Eskaerak aurkezteko epea hamar egun baliodunera luzatzea, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2022ko urtarrilaren 19an.–Kudeatzailea, Joaquín Romero Roldán.

I. ERANSKINA

Gai zerrenda

A multzoa.

1. gaia.–Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuak: II. titulua “Unibertsitatearen Gobernua” (15. artikulutik 56.era).

B multzoa.

2. gaia.–Hardwarearen hastapenak: Ordenagailu pertsonalak. Konektoreak, busak, memoriak eta biltegiratze unitateak.

3. gaia.–Sistema eragileen ezarpena: Microsoft Windows 10 Enterprise LTSC eta Xubuntu 20.04 LTS inguruneak. Urrutiko kudeaketarako eta ekipoak klonatzeko sistemak. Clonezilla eta OpenGNsys. Mahaigainen eta aplikazioen birtualizazioa. Oracle VirtualBox. Urrutiko mahaigainak. RDP protokoloa Windowsen eta Linuxen (XRDP).

4. gaia.–Sistema eragileen administrazioa: Microsoft Windows 10 eta XUbuntu 20.04 LTS sistema eragileen operazioa eta oinarrizko administrazioa: Erabiltzaileen eta makinen kudeaketa ingurune administratu batean. Baliabide partekatuak. Sistemaren erregistroen bistaratzea eta analisia. Periferikoen administrazioa eta instalazioa. Urrutiko kontrolerako Dameware eta Teamviewer tresnak.

5. gaia.–Sareko zerbitzuak eta Internet: LAN sareak eta haririk gabekoak. VLAN. TCP/IP sareak. Oinarrizko sare-zerbitzuak: DHCP, NAT, DNS, NTP, SNMP, SSH eta FTP. Posta elektronikoko sistemak: SMTP, POP eta IMAP protokoloak.

6. gaia.–Erabiltzaile postuko aplikazioak eta multimedia teknologiak: Irakaskuntza proiektatzeko eta hari laguntzeko sistemak. Bideokonferentzia sistemak, software soluzioak. Zoom eta Microsoft Teams. Aplikazio ofimatikoak, Microsoft Office, web nabigatzaileak, posta elektronikoko bezeroak. Talde lanerako tresnak.

7. gaia.–Segurtasuna eta erabilgarritasun altua: Segurtasun sistemak: antibirusak, aplikazioen suebakiak. Sare Pribatu Birtualak (VPN). Segurtasun kopia pertsonalak eta berreskurapena. Ziurtagirien kudeaketa eta instalazioa. Datu pertsonalen babesa.

Oharra: gaiei buruz eskatuko den edukia bat etorriko da deialdi hau argitaratzen den egunean indarrean diren legeekin.

Iragarkiaren kodea: F2201026