130. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 1a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

63/2022 FORU DEKRETUA, ekainaren 15ekoa, Nafarroan kirol arloko lanbideetan aritzeko lehen sorospenetako hasierako prestakuntza egiaztatzea arautzen duena.

64/2022 FORU DEKRETUA, ekainaren 15ekoa, zeinaren bidez onesten baita nekazaritzako azpiegituretako jarduketa bat Ribaforadako udalerrian, Ribaforada II (“La Dehesa”) eremuan lurzatien berrantolamendua egiteko eta ureztalurrak modernizatzeko, eta adierazten baita jarduketa hori onura publikokoa eta presakoa dela.

67/2022 FORU DEKRETUA, ekainaren 22koa, Nafarroako Foru Komunitateko Lehen Hezkuntzaren etapako irakaskuntzen curriculuma ezartzen duena.

1.1.3. Foru Aginduak

30/2022 FORU AGINDUA, ekainaren 27koa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez ez-beharrezkotzat deklaratzen baitira abuztuaren 17ko 8/2020 Foru Lege Dekretuaren 6. eta 11. artikuluetan ezarritako neurriak. Foru lege dekretu horren bidez ohiz kanpoko neurriak onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitatean COVID-19aren kasu positiboen igoerak eragiten zuen arrisku bereziko egoerari erantzuteko.

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

99E/2022 FORU AGINDUA, ekainaren 16koa, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak emana, kargutik kentzen duena Sara Torres Lizasoain andrea, Genomikarako eta Medikuntza Pertsonalizaturako Nafarroako Estrategiaren Ataleko burua. Atal hori atxikita dago S4 Proiektu Estrategikoen Zerbitzuari, Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusian.

9222E/2022 EBAZPENA, ekainaren 9koa, Barneko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako zezen-plazetan 2022an jokatuko diren zezenen osasun eta gaitasun azterketa egiteko albaitariak izendatzen dituena.

138/2022 EBAZPENA, ekainaren 13koa, Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez izendatzen baitira Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren abenduaren 20ko 163/2021 Ebazpenaren bidez onetsitako 2. mailako gako-gaitasunen probak ebaluatzeko batzordeetako buruak.

4334/2022 EBAZPENA, ekainaren 20koa, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez izendatzen baita, bitarte baterako, María Celorrio Navarro andrea San Jose zentroko Zaintzaileen Koordinazio Unitateko buru. Unitate hori atxikita dago Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Balorazioen eta Zerbitzuen Zuzendariordetzari.

119/2022 EBAZPENA, ekainaren 15ekoa, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Maitane Eguaras Goñi andrea Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Analisi Kimikoen Unitateko buru izendatzen duena.

913E/2022 EBAZPENA, ekainaren 17koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Sofía Arraiza Carrera andrea Antzin-Ameskoako OOLTko zuzendari izendatzen duena.

914E/2022 EBAZPENA, ekainaren 17koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Milagros Jurado Rumí andrea, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Erizaintzako III. Unitateko burua, berak eskatu baitu.

1132/2022 EBAZPENA, 2022ko ekainaren 9koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzen ditu Cristina Juanmartiñena Fernández andrea eta Maite Bacaicoa Clemente andrea, Komunikazioko OLko teknikari izateko, eta lanpostu bana esleitzen die.

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

403/2020 EBAZPENA, ekainaren 2koa, Etxebizitzako zuzendari nagusiak emana, onesten dituena birgaitze integraleko proiektu teknikoak idazteko dirulaguntzak, 853/2021 Errege Dekretuaren araberakoak, eta haien oinarri arautzaileak. DDBN identifikazioa: 631224.

254E/2022 EBAZPENA, ekainaren 1ekoa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, langile autonomoendako dirulaguntzaren gastua baimentzen duena eta oinarri arautzaileak onesten dituena. Dirulaguntza negozio bat eskualdatzeagatik ordaindutako gastuetara bideratuko da, betiere negozioa Nafarroako 2.000 biztanletik beherako herri batean kokatuta badago. DDBN identifikazioa: 631848.

257E/2022 EBAZPENA, ekainaren 2koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, langile autonomoendako dirulaguntzaren gastua baimentzen duena eta oinarri arautzaileak onesten dituena. Dirulaguntza Nafarroako 2.000 biztanletik beherako herrietan dauden negozioen titular diren autonomoei emanen zaie, 2022an langabeak kontratatu ditzaten. DDBN identifikazioa: 631842.

4785E/2022 EBAZPENA, ekainaren 7koa, Osasuneko zuzendari nagusiak emana, garun-paralisia edo antzeko prozesu neurologikoak diagnostikatuak dituzten hamasei urtetik beherako pertsonei 2021eko urritik 2022ko irailera bitarte, bi hilabete horiek barne, Petö metodoaren bidez ematen zaien tratamendua ordaintzeko dirulaguntzen deialdiaren oinarri arautzaileak onesten dituena. DDBN identifikazioa: 626345.

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak ekainaren 15ean hartua, Belzunce eta Arístregui biztanle-entitate bakanen euskarazko izena onestekoa.

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak ekainaren 15ean hartua. Haren bidez, Adansa, Berroya, Iso, Murillo Berroya eta Usún biztanle-entitate bakanen euskarazko izena onetsi eta Murillo-Berroya izenari egun duen marratxoa kentzea erabaki da. Hortaz, Murillo Berroya izanen da haren gaztelaniazko izena.

41/2022 FORU AGINDUA, maiatzaren 23koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Herritarrekiko Harremanetako eta Hezkuntzako kontseilariek 2022ko maiatzaren 18an hartutako erabakia argitaratzeko dena. Erabaki horren bidez, batera baimendu dute kudeaketa-esleipen bat egitea Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua erakunde autonomoari, ebazpen hauen bidez onetsitako hautaketa-prozedurei dagozkien probak euskaratik gaztelaniara itzultzeko: Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 18ko 302/2020 Ebazpenaren bidez onetsitako hautaketa prozedurari dagozkion probak Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoko Instalazio Elektroteknikoen espezialitatean (euskara) eta Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 15eko 104/2021 Ebazpenaren bidez onetsitako hautaketa prozedurari dagozkion probak Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko Informatikaren espezialitatean (euskara).

24/2022 EBAZPENA, ekainaren 20koa, Nafarroako Foru Ogasuneko Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendariak emana, Beriaingo balorazio txostena onesten duena.

235/2022 EBAZPENA, ekainaren 13koa, Basoen eta Ehizaren Zerbitzuko zuzendariak emana, 2022ko deialdiaren oinarriak onesten dituena Nafarroako Foru Komunitateko ehizarako lehenbiziko lizentzia administratiboa lortzeko beharrezko gaitasun probak egiteko.

184E/2022 EBAZPENA, maiatzaren 30ekoa, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez ingurumen baimen bateratua ematen baita Zangozako udal mugartean metalezko piezak estanpatzeko dagoen zentro baterako. Titularra Navarra de Técnicas de Soldadura y Fijación SL da.

493E/2022 EBAZPENA, maiatzaren 30ekoa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen inpaktuaren txostena egiten baita Buñuelen arrautzopilak prestatzeko dagoen industria baten ekoizpena handitzeko proiektuari buruz. Sustatzailea Palacios Alimentación SA enpresa-taldea da.

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen baimen bateratuaren funtsezko aldaketaren espedientea, Gestamp Navarra SAk sustatua

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen baimen integratua berrikusteko espedientea, Redondo-Izal SLk sustatua.

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen baimen integratua berrikusteko espedientea, Hibridación Termosolar Navarra SL enpresak sustatua.

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ERRIBERRI

Deialdia, kontu-hartzaile lanpostua, A mailakoa, oposizio murriztu bidez betetzeko. Izendapena

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTZIBAR

Hirigintzako aldaketa 23. poligonoko 50. lurzatian. Hasierako onespena

ARGUEDAS

Xehetasun-azterketa, 5. poligonoko 320. lurzatian. Behin betiko onespena

Hiri-jarduketarako plan berezia, 14. sektoreko industria eremuan. Behin betiko onespena

Aldaketa, Udal Plan Orokorreko araudi partikularreko 13., 37., 39., 43., 59. eta 65. artikuluetan. Behin betiko onespena

AIEGI

Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 1214. lurzatitik 1219.era bitarteko lurzatietan. Behin betiko onespena

LESAKA

Akats zuzenketa, honako honen behin betiko onespenean: aldaketa Udal Planean, AR-4 eremuko SR-7 sektoreko UE-26 unitatean

IRUNBERRI

Xehetasun-azterketa 14A exekuzio unitatean.
Behin betiko onespena

ZANGOZA

Jarduketa sistema, garatzeko UE-2 eta UE-3 exekuzio unitateak eta “Gabarderalen bizitegi-zabalgune berria” AR-G eremuko tokiko sistemak, SLZV-G3 berdegunea eta SLD-G2 zuzkidura-eremua. Aldaketaren behin betiko onespena

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2019-P-707

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2018-S-138

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2022-OC-236

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

DEPARTAMENTO DE ECONOMÍA Y HACIENDA

Subasta de bien inmueble

6.2. PARTIKULARREN IRAGARKIAK

SINDICATO DE RIEGOS DEL CANAL DE LODOSA

Junta general ordinaria