130. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak ekainaren 15ean hartua, Belzunce eta Arístregui biztanle-entitate bakanen euskarazko izena onestekoa.

Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoan 2022ko martxoaren 17an sartu zen idazkiaren bidez, Txulapaingo Udalak Nafarroako Gobernuari eskatu zion onets zezala Belzunce eta Arístregui biztanle-entitate bakanen euskarazko izen ofiziala eta, hortaz, izen elebiduna izan zezatela, hau da, izen ofiziala gaztelaniaz, Belzunce eta Arístregui, eta izen ofiziala, euskaraz, Beltzuntze eta Aristregi.

Euskarari buruzko abenduaren 15eko 18/1986 Foru Legearen 8.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, Nafarroako Gobernuari dagokio Foru Komunitatearen toponimoak erabakitzea, Euskaltzaindiaren aldez aurreko txostenari jarraikiz. Hortaz, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuak eskatuta, Euskaltzaindiak txostena eman zuen Txulapaingo udalerriaren eta hango kontzeju eta biztanle-entitate bakanen euskarazko izenei buruz, eta dagozkien euskarazko izenak ezarri zituen.

Azaldutakoarekin bat etorriz, bada, bidezkoa da organo eskudunak –Nafarroako Gobernuak, alegia– aipatutako entitate bakanen euskarazko izen ofizialak onestea.

Nafarroako biziguneen izenak erabiltzeko eta haiek grafikoki adierazteko irizpideak ezartzen dituen otsailaren 28ko 5/2018 Foru Dekretuan xedatutakoaren bat, izen ofizial biak aldi berean idatzi behar izanez gero, honela eginen da, hurrenez hurren: Belzunce / Beltzuntze eta Arístregui / Aristregi.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Herritarrekiko Harremanetako kontseilariak proposatuta,

ERABAKITZEN DU:

1. Belzunce eta Arístregui biztanle-entitate bakanen euskarazko izen ofiziala onestea; Beltzuntze eta Aristregi izanen dira, hurrenez hurren. Izen ofizial biak aldi berean idatzi behar izanez gero, honela eginen da:

–Belzunce / Beltzuntze

–Arístregui / Aristregi

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Erabaki hau jakinaraztea Txulapaingo Udalari eta igortzea Toki Administrazioaren Zuzendaritza Nagusira (Nafarroako Toki Entitateen Erregistroan sar dezan); Nafarroako Estatistika Institutura (Izendegian sar dezan); Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutura (Nafarroako Toponimia Ofizialaren Datu Basean sar dezan) eta Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko ekainaren 15ean.–Bigarren lehendakariordea, Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkariaren ordez, José María Ayerdi Fernández de Barrena.

Iragarkiaren kodea: F2208902