130. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

41/2022 FORU AGINDUA, maiatzaren 23koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Herritarrekiko Harremanetako eta Hezkuntzako kontseilariek 2022ko maiatzaren 18an hartutako erabakia argitaratzeko dena. Erabaki horren bidez, batera baimendu dute kudeaketa-esleipen bat egitea Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua erakunde autonomoari, ebazpen hauen bidez onetsitako hautaketa-prozedurei dagozkien probak euskaratik gaztelaniara itzultzeko: Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 18ko 302/2020 Ebazpenaren bidez onetsitako hautaketa prozedurari dagozkion probak Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoko Instalazio Elektroteknikoen espezialitatean (euskara) eta Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 15eko 104/2021 Ebazpenaren bidez onetsitako hautaketa prozedurari dagozkion probak Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko Informatikaren espezialitatean (euskara).

Bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 14. artikuluko 3. apartatuan xedatutakoarekin, Hezkuntzako eta Herritarrekiko Harremanetako kontseilariek, 2022ko maiatzaren 18ko erabakiaren bitartez, batera baimendu dute kudeaketa-esleipen bat egitea Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua erakunde autonomoari, ebazpen hauen bidez onetsitako hautaketa-prozedurei dagozkien probak euskaratik gaztelaniara itzultzeko: Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 18ko 302/2020 Ebazpenaren bidez onetsitako hautaketa prozedurari dagozkion probak Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoko Instalazio Elektroteknikoen espezialitatean (euskara) eta Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 15eko 104/2021 Ebazpenaren bidez onetsitako hautaketa prozedurari dagozkion probak Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko Informatikaren espezialitatean (euskara).

Aipatu foru legearen 14. artikuluaren 6. apartatuak xedatzen du, orobat, kudeaketa-esleipena eraginkorra izan dadin beharrezkoa dela Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea oso-osorik.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea foru agindu hau eta Hezkuntzako eta Herritarrekiko Harremanetako kontseilariek 2022ko maiatzaren 18an hartutako erabakia. Haren bidez, batera baimendu dute kudeaketa-esleipen bat egitea Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua erakunde autonomoari, ebazpen hauen bidez onetsitako hautaketa-prozedurei dagozkien probak euskaratik gaztelaniara itzultzeko: Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 18ko 302/2020 Ebazpenaren bidez onetsitako hautaketa prozedurari dagozkion probak Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoko Instalazio Elektroteknikoen espezialitatean (euskara) eta Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 15eko 104/2021 Ebazpenaren bidez onetsitako hautaketa prozedurari dagozkion probak Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko Informatikaren espezialitatean (euskara).

2. Foru agindu hau igortzea Erakundeekiko Harremanetako Departamentuari, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua erakunde autonomoari, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiari, Baliabide Ekonomiko eta Nominen Zerbitzuari, Aurrekontu eta Kudeaketa Ekonomikoko Atalari, Hezkuntzako eta Erakundeekiko Harremanetako departamentuetako idazkaritza tekniko nagusiei eta departamentu horietako kontu-hartzailetza delegatuei.

Iruñean, 2022ko maiatzaren 23an.–Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Gimeno Gurpegui.

ERABAKIA, HEZKUNTZAKO ETA HERRITARREKIKO HARREMANETAKO DEPARTAMENTUEN ARTEKOA, BATERA BAIMENTZEKO KUDEAKETA-ESLEIPEN BAT EGITEA EUSKARABIDEA-EUSKARAREN NAFAR INSTITUTUA ERAKUNDE AUTONOMOARI, EBAZPEN HAUEN BIDEZ ONETSITAKO HAUTAKETA-PROZEDUREI DAGOZKIEN PROBAK EUSKARATIK GAZTELANIARA ITZULTZEKO: IRAKASLEAK HAUTATZEKO ETA LANPOSTUAK BETETZEKO ZERBITZUKO ZUZENDARIAREN ABENDUAREN 18KO 302/2020 EBAZPENAREN ETA APIRILAREN 15EKO 104/2021 EBAZPENAREN BIDEZ ONETSITAKO HAUTAKETA PROZEDUREI DAGOZKIEN PROBAK, HURRENEZ HURREN, LANBIDE HEZIKETAKO IRAKASLE TEKNIKOEN KIDEGOKO ETA BIGARREN HEZKUNTZAKO IRAKASLEEN KIDEGOKO INSTALAZIO ELEKTROTEKNIKOEN ESPEZIALITATEAN (EUSKARA) ETA INFORMATIKAREN ESPEZIALITATEAN (EUSKARA)

Carlos Gimeno Gurpeguik, Hezkuntzako kontseilariak, eta

Ana Ollo Hualde andreak, Herritarrekiko Harremanetako kontseilariak,

ADIERAZTEN DUTE:

Lehenbizikoa.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera, Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritzari dagozkio unibertsitatez kanpoko irakasleen gaineko politika betearazi eta garatzeko eskudantziak (44. artikulua), eta, haren barruan, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuaren eginkizuna da Hezkuntza Departamentuari dagozkion sartzeko deialdiak eta prozedurak prestatu eta tramitatzea.

Bestalde, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 303/2019 Foru Dekretuaren 3.2.n) artikuluan xedatutakoaren arabera, haren eginkizuna da Nafarroako Administrazio Publikoek eskatzen dizkioten euskara-gaztelania itzulpen lan ofizialak bi norabideetan egitea, Euskarari buruzko Foru Legeak eta berau garatzen duten arauek xedaturikoarekin bat.

Bigarrena.

Irakaskuntzako funtzio publikorako sarbidea arautzen duen abenduaren 27ko 17/2017 Foru Legearen artikulu bakarraren 2. apartatuan xedatutakoarekin bat, espezialitatea zein hizkuntzatan emanen den edo zein hizkuntza espezialitate den, hautaproba guztiak hizkuntza horretan eginen dira.

Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak abenduaren 18an emandako 302/2020 Ebazpenaren bidez Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoan eta apirilaren 15eko 104/2021 Ebazpenaren bidez Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan sartzeko eta bertara igotzeko hautaketa prozedura ezarri zen Instalazio Elektroteknikoen espezialitatean (euskara) eta Informatikaren espezialitatean (euskara). Espezialitate horietako probak gaztelaniara itzuli eta interpretatu behar dira, epaimahaikide batzuek ez dakitelako euskaraz, eta hortaz ezin dituztelako izangai guztien merezimenduak eta gaitasunak baldintza berberetan baloratu. Hurrenez hurren, 19 eta 7 dira espezialitate horietan lehiatuko diren izangaiak.

Hauek dira deialdiko oposizioaldian egin beharreko probak: lehendabizi, izangaiak eskuz idatzi beharreko proba bat, bi zatirekin: bata praktikoa eta bestea teorikoa. Bigarren probak ere bi zati dauzka. Lehenengoan, ahoz aurkeztu eta defendatu beharko du programazio didaktiko bat, eta, bigarrenean, unitate didaktiko bat prestatu eta ahoz aurkeztu. Argi dago, beraz, beharrezkoa dela itzultzea bai idatzizko probak bai eta izangaiak ahozko probetara eramaten duen dokumentazioa ere (programazio didaktikoaren gainekoa), eta, orobat, proba praktiko horien aldibereko interpretazioa egitea.

Hirugarrena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 14. artikuluak honako hau xedatzen du: “Foru Administrazio Publikoko organoek zilegi izanen dute beste organo batzuei edo zuzenbide publikoko beste erakunde eta entitate batzuei –lotutakoak edo haien menpekoak– eskuordetzea beren eskumeneko jarduera materialak eta teknikoak egitea, dela eraginkortasun-arrazoiengatik, dela lan horietarako baliabide tekniko egokiak ez dituztelako”.

Probak administrazio-prozedura baten barruan eginen direnez eta langileak hautatzeko prozesuak garrantzitsuak direnez, behar-beharrezkoa da berme guztiekin egitea proba horien itzulpena eta interpretazioa, eta hori Euskarabideak egin dezake, hura baita modurik eraginkorrenean lan egiteko gai.

Laugarrena.

Aipatutako 14. artikuluko 3. apartatuan ezartzen da ezen, kudeaketa lan bat esleitzeko departamentu berekoa ez den administrazio organo bati edo beste departamentu baten menpeko erakunde publiko bati, bi departamentu horien titularrek batera emandako baimena beharko dela.

Bosgarrena.

Kudeaketa-esleipenaren indarraldiari dagokionez, kontuan izan behar da hautaketa prozesuari lotutako jarduera guztiak egiteko denbora tarte laburra dagoela (bi hilabetekoa): egungo ikasturteko (2021/2022) eskolak amaitzen direnetik hasi eta 2022/2023 ikasturtea hasi bitartekoa (irailak 1), alegia. Ordurako hautaketa prozesuak amaituta egon beharko du, eta lehiaketaldia eta oposizioaldia gainditzen dituzten izangaiak praktiketako funtzionario izendatuko dituzte eta beren lanpostuen jabetza hartzen ahalko dute.

Horrek esan nahi du oposizioaldiak (eta haren parte dira arestian adierazitako probak) 2022ko uztailaren 31rako amaituta egon beharko duela, eta abuztua erabiliko dela hautaketa prozesuaren berezko bestelako administrazio-lanak egiteko, horiek ere behar-beharrezkoak. Hala eta guztiz ere, eta ezustekoak gerta daitezkeenez, zuhurtziaz jokatu da, eta erabaki da 2022ko abuztuaren 15era arte iraunen duela kudeaketa-esleipenak. Hasi, berriz, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denean hasiko da (Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 14.6 artikulua).

Seigarrena.

Euskarabideak kalkulatu du kudeaketa-esleipenaren kostua. Hartan sartu dira gehienez 26 programazio didaktikoren eta 26 idatzizko proben itzulpena (zati teorikoarena eta praktikoarena), bai eta gehienez 26 izangairi egin beharreko aldibereko interpretazio zerbitzuaren kostua ere. Interpretazio saio bakoitzak ordubete eta hamabost minutu iraunen du.

Hortaz, kostua, gehienez, 60.000 eurokoa izanen dela kalkulatu da. Hezkuntza Departamentuak finantzatuko du, eta Euskarabidearen eskura jarriko du zenbateko hori. Edonola ere, kontuan hartu behar da azken kostua aldatu eginen dela, prozesuan zehar sortzen den dokumentazioaren bolumenaren arabera.

Horrenbestez,

ERABAKITZEN DUTE:

Lehenbizikoa.–Hezkuntzako eta Herritarrekiko Harremanetako departamentuek batera baimentzea kudeaketa-esleipen bat egitea Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua erakunde autonomoari, ebazpen hauen bidez onetsitako hautaketa-prozedurei dagozkien idatzizko probak itzultzeko eta ahozko proben aldibereko interpretazioa egiteko: Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 18ko 302/2020 Ebazpenaren bidez onetsitako probak Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoko Instalazio Elektroteknikoen espezialitatean (euskara) eta apirilaren 15eko 104/2021 Ebazpenaren bidez onetsitako probak Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko Informatikaren espezialitatean (euskara).

Kudeaketa-esleipenaren barnean, zehazki, eginkizun hauek sartzen dira:

–Gehienez ere 26 programa didaktikoren itzulpena oso-osorik entregatuko da ekainaren 27a baino lehen Instalazio Elektroteknikoen kasuan, eta ekainaren 30a baino lehen Informatikaren kasuan.

–Gehienez ere 26 idatzizko proba itzultzea; bi zatiak itzuli beharko dira: teorikoa eta praktikoa. Horiek guztiak uztailaren 4a baino lehen entregatu beharko dira Instalazio Elektroteknikoen kasuan, eta uztailaren 11 baino lehen Informatikaren kasuan.

–Gehienez ere 26 izangairi egitea aldibereko interpretazioa ahozko probetan. Interpretazio saio bakoitzak ordubete eta hamabost minutu iraunen du.

Itzulpenak amaitu ahala entregatuko zaizkio Hezkuntza Departamentuari. Modu horretan, epaimahaiak izangaiak baloratzen ahalko ditu eskatutako lan guztiak amaitu arte itxaron beharrik gabe.

Bigarrena.–Kudeaketa-esleipen hau indarrean egonen da iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik 2022ko abuztuaren 15era arte.

Hirugarrena.–Hezkuntza Departamentuak itzuli beharreko dokumentazioa emanen dio Euskarabideari itzulpen lana ahalik eta gehien errazteko moduko euskarrian edo formatu elektronikoan.

Ahozko proben aldibereko interpretazioari dagokionez, Hezkuntza Departamentuak nahikoa aurrerapenarekin esanen dio Euskarabideari probak noiz eta non eginen diren eta, hala behar duenean, interpretazio lana egiteko beharrezkoa den dokumentazioa helaraziko dio.

Laugarrena.–Hezkuntza Departamentuak, Euskarabideak eta esku hartzen ahal duten hirugarrenek isilpean gordeko dute kudeaketa-esleipen honetako lanak aurrera eramateko ematen zaien informazio guztia, bai eta esleipenaren emaitza den informazio oro ere, kontuan hartuta zer izaera duen esleipenaren xedeak: langileak hautatzeko prozedura batena, alegia.

Bosgarrena.–Kudeaketa-esleipen honen lanek eragindako gastuak finantzatzeko, Hezkuntza Departamentuak 60.000 euro utziko ditu Euskarabidearen esku, horretarako beharrezko tramite guztiak egin eta gero. Zenbateko hori Hezkuntza Departamentuaren 2022rako aurrekontuko 410005 41400 2267 322000 partidaren kargura (“Oposizioetako gastuak”) ordainduko du.

Seigarrena.–Adierazpen zatiko seigarren puntuan jasotakoaren arabera, kostua kalkulatu da lan-bolumenaren gehieneko teorikoa kontuan hartuta. Hortaz, gertatuko balitz esleitutako lanen kostu errealak, azkenean, gainditzea zenbateko hori, Euskarabideak ez luke jasoko alde hori.

Zazpigarrena.–Erabaki hau igortzea Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiari, Euskarabideari, Hezkuntzako eta Herritarrekiko Harremanetako departamentuetako idazkaritza tekniko nagusiei eta departamentu horietako kontu-hartzailetza delegatuei, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko maiatzaren 18an.–Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Gimeno Gurpegui.–Herritarrekiko Harremanetako kontseilaria, Ana Ollo Hualde.

Iragarkiaren kodea: F2207827