130. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

493E/2022 EBAZPENA, maiatzaren 30ekoa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen inpaktuaren txostena egiten baita Buñuelen arrautzopilak prestatzeko dagoen industria baten ekoizpena handitzeko proiektuari buruz. Sustatzailea Palacios Alimentación SA enpresa-taldea da.

2022ko urtarrilaren 24an Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuak, organo eskuduna den aldetik, goian aipatutako espedienteari dagokion ingurumen inpaktuaren ebaluazio sinplifikatua hasteko eskaera igorri du Biodibertsitatearen Zerbitzura. Espediente hori sartuta dago Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen II. eranskineko 2.b) multzoan.

21/2013 Legearen 46. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, ingurumen inpaktuaren txostena eman aurretik, Biodibertsitatearen Zerbitzuak kontsulta egin die ukitutako administrazio publikoei eta interesdunei, bere eskumenekin bat.

Tramite horretan, Buñuelgo Udalari bakarrik egin zaio kontsulta; izan ere, proposamena planteatzen da industria-lurzoruan jadanik dagoen jarduera handitzeko, jarduerarako zerbitzuak baimenduta daudela (bereziki, hornidura eta saneamendua), edo Buñuelgo industrialde osorako baimendutakoei lotuta daudela. 2022ko martxoaren 3an, aipatutako udalaren aldeko txostena jaso zen.

Abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 47. artikuluak ezartzen du ingurumen organoak ebazpen arrazoitua emanen duela proiektua ingurumen inpaktuaren ebaluazio arruntaren mende jarri beharrari buruz edo ingurumen inpaktuaren txostena eman beharrari buruz txosten horretan ezarritako moduan.

–Proiektuaren eta aurkeztutako ingurumen dokumentuaren deskribapena.

Buñuelgo industrialdeko instalazioetan gaur egun sustatzaileak garatzen duen jarduera zenbait arrautzopil mota egitea da, kontserbazio-formatu desberdinetan (freskoak, pasteurizatuak, hoztuak eta izoztuak). Instalazioaren urteko ekoizpena 17.000 t/urtea ingurukoa da (60 t/eguna), eta ekoizpen hori handitu nahi da 25.200 t/urtea izatera iritsi arte (90 t/eguna).

Sustatzaileak adierazi du fabrikaren ekoizpen ahalmena handitzeko ez dela beharrezkoa instalazioetan aldaketarik egitea.

Aurkeztutako memoriaren ingurumen agiria ongi egokitzen da Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 45. artikuluan zehazten denera.

–Proiektuaren analisia, 21/2013 Legearen III. eranskineko irizpideak kontuan hartuta.

Kontuan hartuta proposamena Buñuelgo industrialdeko lurzoru urbanizagarrian gaur egun dagoen fabrikaren ekoizpena handitzean datzala, dauden instalazioak aldatu edo handitu gabe, espero daitezkeen inpaktu nagusiak jarduerari berari dagozkionak dira: isuriak, hondakinak, baliabideen kontsumoa eta abar. Horiek guztiak ingurumen baimen integratuan kontrolatuko dira.

Hori horrela, proposamenak ez dakar ingurumen balioa duen ingurune naturalaren okupaziorik edo haren elementuen galerarik, ez eta elementu horien gaineko edo paisaiaren gaineko zeharkako beste inpakturik ere.

Abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 47. artikuluak ezartzen du ingurumen organoak ebazpen arrazoitua emanen duela proiektua ingurumen inpaktuaren ebaluazio arruntaren mende jarri beharrari buruz. Hala, aurkeztutako dokumentazioa ikusita, eta Buñuelen arrautzopilak egiteko dagoen industriaren ekoizpena handitzeko proposamenetik etor daitekeen ingurumen inpaktua aztertuta, Ingurumen Eraginaren Atalak uste du, kontsulten emaitza kontuan hartuta eta 21/2013 Legearen III. eranskinean horretarako jasotzen diren irizpideetan oinarrituta, proiektuak ez duela ondorio kaltegarri nabarmenik izanen ingurumenean, eta, beraz, ez dela bidezkoa ingurumen inpaktuaren ebaluazio arrunta egitea. Dena den, horrek ez du kentzen indarreko legeriaren arabera behar diren bestelako baimenak lortzeko betebeharra.

Ingurumen inpaktuaren ebaluazio sinplifikatuaren prozedura modu egokian bete dela iritzita, adierazitakoarekin bat, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretua eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretua,

EBAZTEN DUT:

1. Buñuelen arrautzopilak prestatzeko dagoen industria baten ekoizpena handitzeko asmoz Palacios Alimentación SA enpresa-taldeak sustatutako proposamenak ez du eragin nabarmenik ingurumenean, ingurumen inpaktuaren txosten honetan ezarritako moduan, eta, beraz, ez da beharrezkoa ingurumen inpaktuaren ebaluazio arrunta egitea 21/2013 Legearen II. tituluko I. kapituluko 1. sekzioan ezarritakoari jarraikiz.

2. Proiektuak ingurumen baimen integratuan eta aplikatzekoak diren gainerako baimenetan proposatzen diren baldintzak bete beharko ditu.

3. Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 47.6 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, ingurumen txostenaren aurka ezin izanen da inolako errekurtsorik jarri, deusetan ukatu gabe proiektua onesteko xedapen orokorraren aurka auzibidean jartzen ahal direnak edota plan edo programa onesteko egintzaren aurka administrazio bidean jartzen ahal direnak.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen hau Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuari, Buñuelgo Udalari eta interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko maiatzaren 30ean.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.

Iragarkiaren kodea: F2208044