130. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 1214. lurzatitik 1219.era bitarteko lurzatietan. Behin betiko onespena

Aiegiko Udalak, 2022ko apirilaren 28an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen xehetasun-azterketa bat, aldatzeko Aiegiko Udal Katastroko 2. poligonoko 1214. etik 1219.era bitarteko lurzatietan gaur egun zehaztuta dauden lerrokadurak eta okupazioa 1. sektoreko 13-B etxe-sailean, Isabel Aguirre Errecalde eta Javier Pérez Lópezek sustaturik.

Iragarkia argitaratu zen 2022ko 92. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 12an, eta espedientea jendaurrean egon zen 20 egun baliodunean. Bada, ez zenez alegaziorik aurkeztu, behin betiko onetsi zen xehetasun-azterketa, 2022ko ekainaren 23ko osoko bilkuran hartutako erabaki baten bidez.

Bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), agintzen da behin betiko onetsitako xehetasun-azterketa argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, indarrean jar dadin eta publikoa izan dadin.

Aiegin, 2022ko ekainaren 24an.–Alkatea, Leonardo Camaces Murillo.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2209333