130. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen baimen bateratuaren funtsezko aldaketaren espedientea, Gestamp Navarra SAk sustatua

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, aditzera ematen da espediente horretako dokumentazioa jendaurrean egonen dela hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hasita, bai Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren bulegoetan (Gonzalez Tablas kalea, 9 beheko solairua, Iruña), jendea hartzeko orduetan (08:30etik 14:30era arte), bai beherago adierazten den Interneteko helbidean, edozein pertsona fisikok edo juridikok azter dezan eta, nahi izanez gero, alegazioak aurkez ditzan aipatu hogeita hamar egun balioduneko epean.

Espediente mota

Ingurumen baimen bateratuaren funtsezko aldaketa

Espedientearen kodea

0001-0062-2022-000014

Hasiera eguna

2022/05/20

Kudeaketa unitatea

Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzua

Telefonoa

848426254-848427587

Helbide elektronikoa

autprema@navarra.es

Sailkapena

Legeria

Jarduera

17/2020 Foru Legea, abenduaren 16koa

1. eranskina / 2.9 taldea

1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, abenduaren 16koa

I. eranskina/Bat ere ez

2010/75/EB Zuzentaraua, azaroaren 24koa

I. eranskina/Bat ere ez

21/2013 Legea, abenduaren 9koa

Zentroa ez da sartzen

Instalazioa

Metalezko piezen estanpazioa, soldadura eta hidroformatua

Titularra

GESTAMP NAVARRA SA

Zentroaren zenbakia

3180603198

Tokia

Aratzuri-Orkoiengo industrialdea, C kalea, 1. poligonoa, 680. lurzatia

Koordenatuak

UTM-ETRS89, 30N ardatza, X: 606.742,000 eta y: 4.741.118,000

Udalerria

ORKOIEN

Proiektua

Metalezko pieza bukatuen biltegia handitzea

Informazioa eskatzeko organoa

BAIMEN BULEGOA

autprema@navarra.es

Alegazioak aurkezteko organoa

BAIMEN BULEGOA

Alegazioak bide hauetako bat erabiliz aurkeztuko dira:

–Aurrez aurre: Nafarroako Gobernuaren erregistro bulegoetan.

–Telematika bidez: Nafarroako Atarian dagoen Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (www.nafarroa.eus).

–Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako gainontzeko bideetako edozein erabiliz.

Dokumentazioa kontsultatzeko Interneteko helbidea

https://extra.navarra.es/InformacionPublicaPRTR/DocumentosInformacionPublica.aspx#/Documentos

Iruñean, 2022ko maiatzaren 24an.–Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F2207730