130. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ERRIBERRI

Deialdia, kontu-hartzaile lanpostua, A mailakoa, oposizio murriztu bidez betetzeko. Izendapena

Honako honen bidez aditzera ematen da Erriberriko alkateak, ekainaren 16ko 477/2022 Ebazpenaren bidez, María Carmen Izcue Istúriz A mailako funtzionario kontu-hartzaile izendatu duela. Hona hemen ebazpenaren xedapen zatia:

Lehenbizikoa.–María Carmen Izcue Istúriz udal honetako A mailako kontu-hartzaile izendatzea.

Bigarrena.–Era berean, aginduzko iragarkia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Izendapenak ondorio ekonomiko eta administratiboak izanen ditu argitapen horren biharamunetik hasita, eta egun hori, halaber, aipatutako lanpostuaz jabetzeko eguntzat joko da, inolako egintza espresurik behar izan gabe.

Hirugarrena.–Ebazpen hau interesdunari eta Toki Administrazioko Departamentuari jakinaraztea, eta Udalbatzari haren berri ematea, egiten duen hurrengo osoko bilkura arruntean.

Ebapen honen aurka, zeinak administrazio bidea agortzen baitu, errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke:

1. Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari berari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

2. Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

3. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua.

Erriberrin, 2022ko ekainaren 23an.–Alkatea, Maite Garbayo Valencia.

Iragarkiaren kodea: L2209308