130. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen baimen integratua berrikusteko espedientea, Redondo-Izal SLk sustatua.

Bat etorriz Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legea garatzeko eta industriako emisioei buruzko Erregelamenduaren 16. artikuluan xedatutakoarekin (urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuak onetsia), aditzera ematen da ezen aipatu espedientearen dokumentazioa jendaurrean egonen dela hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren bulegoetan (González Tablas kalea 9, beheko solairua, Iruña), jendea hartzeko orduetan (08:30etik 14:30era arte), baita behean adierazitako Interneteko helbidean ere, edozein pertsona fisikok edo juridikok azter dezan eta, nahi izanez gero, alegazioak aurkez ditzan aipatu hogeita hamar egun balioduneko epean.

Espediente mota

Ingurumen baimen integratuaren berrikuspena

Espedientearen kodea

0001-0052-2022-000001

Hasiera eguna

2022-04-14

Kudeaketa unitatea

Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzua

Telefonoa

848426254-848427587

Helbide elektronikoa

autprema@navarra.es

Sailkapena

Legeria

Jarduera

17/2020 Foru Legea, abenduaren 16koa

Zentroa ez da sartzen

1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, abenduaren 16koa

I. eranskina / 5.4.a)

2010/75/EB Zuzentaraua, azaroaren 24koa

I. eranskina, 5.3.b).i)

21/2013 Legea, abenduaren 9koa

II. eranskina / 9.e) multzoa

Instalazioa

Oilo-zirina prozesatzeko eta konposta ekoizteko instalazioa

Titularra

Redondo-Izal SL

Zentroaren zenbakia

3106600833

Tokia

8. poligonoa, 974. eta 1073. lurzatiak

Koordenatuak

UTM-ETRS89, 30N ardatza,
X: 584.395,840 eta y: 4.698.568,037

Udalerria

Cárcar

Proiektua

Baimenaren baldintzak berrikustea, Teknika Erabilgarri Onenei (TEO) buruzko ondorioen gaineko 2018/1147 (EB) Betearazpen Erabakiari egokitzeko

Informazioa eskatzeko organoa

Baimen bulegoa:

autprema@navarra.es

Alegazioak aurkezteko organoa

Baimen bulegoa.

Alegazioak bide hauetako bat erabiliz aurkeztuko dira:

–Aurrez aurre: Nafarroako Gobernuaren erregistro bulegoetan.

–Telematika bidez: Nafarroako Atarian dagoen Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (www.nafarroa.eus).

–Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako gainontzeko bideetako edozein erabiliz

Dokumentazioa kontsultatzeko Interneteko helbidea

https://extra.navarra.es/InformacionPublicaPRTR/DocumentosInformacionPublica.aspx

Iruñean, 2022ko maiatzaren 31n.–Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F2208048