130. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTZIBAR

Hirigintzako aldaketa 23. poligonoko 50. lurzatian. Hasierako onespena

Artzibarko Udalak, 2022ko maiatzaren 31n egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Artzibarko Udal Planeko determinazio egituratzaileen aldaketa puntuala, 23. poligonoko 50. lurzatiari buruzkoa, Pedro Ibarra Cervantesek sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta interesdunen eskura egonen da Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71. artikuluan xedatua aplikatu beharrez.

Artzibarren, 2022ko ekainaren 2an.–Alkatea, Carlos Oroz Torrea.

Iragarkiaren kodea: L2208982