130. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDAS

Aldaketa, Udal Plan Orokorreko araudi partikularreko 13., 37., 39., 43., 59. eta 65. artikuluetan. Behin betiko onespena

Arguedasko Udalak, 2022ko ekainaren 16an egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Arguedasko Udal Plan Orokorreko antolamendu xehatuko determinazioen aldaketa, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 77.3 artikuluetan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Arguedasen, 2022ko ekainaren 23an.–Alkatea, José María Pardo Ayala.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2209327