130. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 1a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2018-S-138

Atezko Udalak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Atezko Udala.

Xedea: Aroztegiko saneamendu lanetarako baimena ematea eta hondakin uren isurketarako baimena berrikustea.

Ur-ibilgua: Urepel, erreka-zuloa (Ultzama ibaia).

Isurketa eginen den udal mugartea: Atetz (Nafarroa).

Isurketaren bolumena, urtean 4.500 m³-koa gehienez, 14,64 m³-ko edukiera duen Imhoff andel baten bidez tratatuko da, eta, ondoren, Urepel erreka-zuloaren ibilgura isuriko da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta aipatu eskaerak kalte egiten diela uste dutenek erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, eskaera eta espedientearen dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira arro-organismo honen web-orrian, esteka honetan: https://iber.chebro.es/webche/ipCriterios.aspx.

Halaber, epe horren barruan eskuragarri egonen dira, kontsultatzeko, Konfederazioaren egoitzan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan, 976711000 telefonoan aldez aurretik hitzordua eskatuz gero.

Zaragozan, 2022ko maiatzaren 24an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2208223