130. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZA

Jarduketa sistema, garatzeko UE-2 eta UE-3 exekuzio unitateak eta “Gabarderalen bizitegi-zabalgune berria” AR-G eremuko tokiko sistemak, SLZV-G3 berdegunea eta SLD-G2 zuzkidura-eremua. Aldaketaren behin betiko onespena

Zangozako Udalak, 2022ko maiatzaren 25ean egin ohiko osoko bilkuran, xedapen zatian honako hau dioen erabakia hartu zuen:

1.–Behin betiko onestea aldaketa honako jarduketa sistema honetan: jarduketa sistema, garatzeko UE-2 eta UE-3 exekuzio unitateak eta “Gabarderalen bizitegi-zabalgune berria” AR-G eremuko SLZV-G3 tokiko sistemak, berdegunea eta SLD-G2 zuzkidura-eremua. Aldaketa horrekin egungo lankidetza-sistemaren ordez borondatezko birpartzelazioa edo konpentsazioa ezarriko da.

2.–Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Zangozan, 2022ko ekainaren 13an.–Alkatea, Lucia Echegoyen Ojer.

Iragarkiaren kodea: L2208846