130. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

Xehetasun-azterketa 14A exekuzio unitatean.
Behin betiko onespena

Irunberriko Udalak, 2022ko ekainaren 23an egin ohiko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Irunberriko 14A exekuzio unitateko 1etik 8ra bitarteko lurzatien xehetasun-azterketa, AR5 eremuan, Lumbier Desarrollo Unifamiliares sozietate kooperatiboak sustatuta.

Argitara ematen dira iragarki hau eta aipatu xehetasun-azterketa, eranskin gisa, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Irunberrin, 2022ko ekainaren 24an.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2209338