130. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 1a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2019-P-707

Ebroko Konfederazio Hidrografiko honek 2022ko maiatzaren 24an emandako ebazpenaren bidez, Manuel Corral Pérezi, Pilar Escribano Boldobari, María Josefa Tello Balbuenari eta Luis Miguel Corral Sanzi ur publikoen aprobetxamendu bat eman zaie Ebro ibaiaren eskuineko ertzean (901) kokatutako putzu batetik ura ateratzeko, polizia eremutik kanpo, hain zuzen ere, “Ebroko alubioi lurrak: Tutera-Alagón izeneko 052 lur azpiko ur-masatik, Tuteran (Nafarroa). Batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean (ekainean) 4,136 l/s-koa izanen da. Ura erabiliko da udal mugarte horretako 6. poligonoko 58., 59. eta 96. lurzatietako 9,53 hektarea ureztatzeko, aipatutako ebazpenean jasotako baldintzei jarraikiz.

Aditzera ematen da orok jakin dezan.

Zaragozan, 2022ko maiatzaren 24an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2208201