130. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1132/2022 EBAZPENA, 2022ko ekainaren 9koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzen ditu Cristina Juanmartiñena Fernández andrea eta Maite Bacaicoa Clemente andrea, Komunikazioko OLko teknikari izateko, eta lanpostu bana esleitzen die.

Ikusirik Cristina Juanmartiñena Fernández andrearen eta Maite Bacaicoa Clemente andrearen aldeko izendapen-proposamena, 2022ko maiatzaren 31n Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki-ohol elektronikoan argitaraturikoa.

Izangaiek deialdiaren 10.2 oinarrian eskatzen den dokumentazioa aurkezturik, eta ezarritako baldintzak betetzen dituztela egiaztaturik.

Ikusirik Langileria Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen txosten-proposamena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat emana.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 40. artikuluan esleituta dauzkadan eskudantziak betez,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Cristina Juanmartiñena Fernández andrea Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzea, Komunikazioko OLko teknikari izateko, eta hari 509 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea, Informazio eta Komunikazio Zerbitzuko Komunikazio Ataleko Web Kudeaketarako eta Koordinaziorako Unitateari atxikia.

Bigarrena.–Maite Bacaicoa Clemente andrea Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzea, Komunikazioko OLko teknikari izateko, eta hari 587 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea, Informazio eta Komunikazio Zerbitzuko Komunikazio Atalari atxikia.

Hirugarrena.–Izendaturiko pertsonek hilabeteko epea izanen dute lanpostuaren jabetza hartzeko, izendapena jakinarazten denetik kontatzen hasita.

Laugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, interesdunei jakinaraz dakiela eta Komunikazio Atalari helaraz dakiola agintzea.

Bosgarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitateei buruzko 2001eko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 6.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, eta, haren kontra, zilegi da berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2022ko ekainaren 9an.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.

Iragarkiaren kodea: F2209019