130. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

138/2022 EBAZPENA, ekainaren 13koa, Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez izendatzen baitira Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren abenduaren 20ko 163/2021 Ebazpenaren bidez onetsitako 2. mailako gako-gaitasunen probak ebaluatzeko batzordeetako buruak.

Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren abenduaren 20ko 163/2021 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan 2. mailako gako-gaitasunen probak egiteko eta gaitasun horiek egiaztatzeko 2022ko deialdia egin zen.

Ebazpen horren 2. eranskineko 3. oinarrian xedatzen denez, ebaluazio batzorde bat eratuko da probak egiten diren ikastetxe bakoitzean. Honako hauek osatuko dute batzorde hori:

–Batzordeburu bat: Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak ebazpen bidez izendatua, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuko zuzendariak eta Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzuko zuzendariak batera proposaturik.

–Batzordekide bat edo bi, gaztelaniazko komunikazioko gaitasunean, eta beste batzordekide bat edo bi, matematikako gaitasunean. Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuko zuzendariak izendatuko ditu, probak koordinatzeko epaimahaiak proposaturik.

Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuko zuzendariak eta Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzuko zuzendariak aldeko txostena aurkeztu dute Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak izenda ditzan, ebazpen baten bidez, 2. mailako gako-gaitasunen probak ebaluatzeko batzordeetako buruak Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren abenduaren 20ko 163/2021 Ebazpenaren bidez onetsitako 2022. urteko deialdirako.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuaren bidez esleitutako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren abenduaren 20ko 163/2021 Ebazpenaren bidez onetsitako 2. mailako gako-gaitasunen probak ebaluatzeko batzordeetako buruak izendatzea; hona hemen:

Tafallako Helduen Oinarrizko Hezkuntzako Ikastetxea: Jesús Antonio Blasco Gimeno.

Tuterako HHE: M.ª Remedios Vidondo Moreno.

José María Iribarren HHE: Ester Beitia Bujanda.

Lizarrako Helduen Oinarrizko Hezkuntzako Ikastetxea: Yolanda Leza Lander.

Altsasuko Helduen Oinarrizko Hezkuntzako Ikastetxea: José Ignacio Moreta Calavia.

2. 2. mailako gako-gaitasunen probak ebaluatzeko batzordeek, zeinek ebazpen honen bidez izendatutako buruak izanen baitituzte, Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren abenduaren 20ko 163/2021 Ebazpenak esleitzen dizkien eginkizunak izanen dituzte (ebazpen horren bidez onetsi zen 2. mailako gako-gaitasunen proben 2022ko deialdia).

3. Abenduaren 20ko 163/2021 Ebazpenaren 2. eranskinaren 8. oinarriaren arabera, nahitaezkoa da 2. mailako gako-gaitasunen probak ebaluatzeko batzordeetan parte hartzea. Era berean, ebazpen horren 9. eta 10. oinarrietan xedatutakoaren arabera, ebaluazio batzordeetako kideek Hezkuntzako zuzendari nagusiaren martxoaren 22ko 84/2016 Ebazpenean ezarritako konpentsazioak jasoko dituzte.

4. Ebazpen hau Idazkaritza Tekniko Nagusira, Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzura eta interesdunei igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2022ko ekainaren 13an.–Lanbide Heziketaren zuzendari nagusia, Tomás Rodríguez Garraza.

Iragarkiaren kodea: F2208749