130. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

99E/2022 FORU AGINDUA, ekainaren 16koa, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak emana, kargutik kentzen duena Sara Torres Lizasoain andrea, Genomikarako eta Medikuntza Pertsonalizaturako Nafarroako Estrategiaren Ataleko burua. Atal hori atxikita dago S4 Proiektu Estrategikoen Zerbitzuari, Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusian.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuak xedatzen duenez, atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena libreki errebokatzen ahal du erabaki hori hartu zuen organoak berak.

Hortaz, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, haren bidez zehazten baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak,

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea, berak eskatu baitu, Sara Torres Lizasoain, Genomikarako eta Medikuntza Pertsonalizaturako Nafarroako Estrategiaren Ataleko burua, eta emandako zerbitzuak eskertzea. Atal hori atxikita dago S4 Proiektu Estrategikoen Zerbitzuari, Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusian.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea eta igortzea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira, Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusira eta S4 Proiektu Estrategikoen Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2022ko ekainaren 16an.–Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilaria, Mikel Irujo Amezaga.

Iragarkiaren kodea: F2209051