236. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 8a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

81/2021 FORU DEKRETUA, irailaren 29koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.

82/2021 FORU DEKRETUA, irailaren 29koa, zeinaren bidez aldatzen baitira Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuak, irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsiak.

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

80/2021 FORU DEKRETUA, irailaren 22koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluko kide bat izendatu eta aurreko kidea kargutik kentzen duena. Kide hori Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gobernu Kontseiluak proposatzen du unibertsitateko komunitatea ordezkatzeko.

103/2021 FORU AGINDUA, irailaren 22koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Miren Idoia Martínez Alkat andrea, Aurrekontuen Plangintzarako Ataleko burua, eta emandako zerbitzuak eskertzen baitzaizkio.

202E/2021 EBAZPENA, irailaren 23koa, Nafarroako Foru Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Jon Bernaola Barcos jauna, Nafarroako Foru Ogasuneko Plangintza eta Ikerketarako Unitate Administratiboko burua.

203E/2021 EBAZPENA, irailaren 23koa, Nafarroako Foru Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez Ana M.ª Rubio Suescun andrea izendatzen baita, bitarte baterako, Nafarroako Foru Ogasuneko Enpresa Handien Kontrolerako Unitate Administratiboko buru.

204E/2021 EBAZPENA, irailaren 23koa, Nafarroako Foru Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez María Martínez Bergasa andrea izendatzen baita, bitarte baterako, Nafarroako Foru Ogasuneko Plangintza eta Ikerketarako Unitate Administratiboko buru.

205E/2021 EBAZPENA, irailaren 23koa, Nafarroako Foru Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez Laura Esain Martínez andrea izendatzen baita, bitarte baterako, Nafarroako Foru Ogasuneko Zergadunari Laguntza Ematea Koordinatzeko 2. Bulegoko buru.

1469E/2021 EBAZPENA, irailaren 23koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Alfredo Echarri Sucunza jauna Larrialdien eta Osasun Garraioaren Ataleko buru izendatzen duena bitarte baterako.

1470E/2021 EBAZPENA, irailaren 24koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita, berak hala eskatuta, Juana María Celay Rodrigo andrea, Aurizko OOLTko zuzendaria.

515/2021 EBAZPENA, irailaren 27koa, Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez Diego Reyero Díez jauna izendatzen baita, bitarte baterako, Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroko zuzendari. Zentro hori Nafarroako Kirolaren Institutuari atxikita dago.

2034/2021 EBAZPENA, irailaren 27koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana, merezimendu-lehiaketaren ondoren María José Daroca Navarro Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionarioa Erregistro Bulegoko buru izendatzen duena.

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Nafarroako Foruzaingoko agente lanpostu batzuk lehiaketa bidez edo berariazko lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrendaren aurka.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA. Epatze deia, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren maiatzaren 12ko 130/2021 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoan interesdun direnei. Ebazpen horren bidez, onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrendak onetsi ziren Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoan sartzeko hautapen prozeduran, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuak betetzeko deitutakoan.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA. Epatze deia, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren maiatzaren 12ko 130/2021 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoan interesdun direnei. Ebazpen horren bidez, onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrendak onetsi ziren Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoan sartzeko hautapen prozeduran, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuak betetzeko deitutakoan, zeina Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 18ko 302/2020 Ebazpenaren bidez onetsi baitzen.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA. Epatze deia, Hezkuntza Departamentuko Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 24ko 289/2021 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoetan interesdun direnei. Ebazpen horren bidez, onetsi eta argitara eman ziren Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen kidegoetako lanpostuetan aldi baterako kontratazioak egiteko izangaien behin betiko zerrendak, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 26ko 8/2019 Ebazpenaren bidez onetsitako hautapen prozesuetan deitutako espezialitateetan.

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

92E/2021 EBAZPENA, irailaren 15ekoa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita turismoaren arloko enpresa txiki eta ertainentzako dirulaguntzen deialdi bat, kalitatea eta berrikuntza bultzatzeko produktu eta zerbitzu turistikoen komunikazioan eta sustapenean. DDBN kodea: 583853.

362/2021 EBAZPENA, abuztuaren 30ekoa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako ikasleen gurasoen elkarteen federazioei laguntzak emateko 2021. urteko deialdia. DDBN identifikazioa: 581944.

3853E/2021 EBAZPENA, irailaren 16koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez baimentzen baita laneratzeko zailtasunak dituzten pertsonen kontratazioa sustatzeko dirulaguntzen deialdirako gastua.

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

15D/2021 EBAZPENA, irailaren 8koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aditzera ematen baita eratu dela Baitako Taldea izeneko sindikatua, sigletan BTK (gordailu zenbakia: 31100056).

1.7. BESTELAKOAK

37/2021 EBAZPENA, irailaren 20koa, Nafarroako Zerga Ogasuneko Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendariak emana, Saldiasko balorazio txostena onesten duena.

39/2021 EBAZPENA, irailaren 21ekoa, Nafarroako Zerga Ogasuneko Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendariak emana, Imozko balorazio txostena onesten duena.

40/2021 EBAZPENA, irailaren 21ekoa, Nafarroako Zerga Ogasuneko Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendariak emana, Leatxeko balorazio txostena onesten duena.

355/2021 EBAZPENA, abuztuaren 27koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, Iruñeko eta Zizur Txikiko (Zizur) “Miravalles-El Redín” Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen duena, bere espazioen eta instalazioen erabilera aldatzeagatik.

356/2021 EBAZPENA, abuztuaren 27koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez baimena ematen baitzaio Iruñeko “Escuela Navarra del Deporte-Nafarroako Kirol Eskola” kirol irakaskuntzetako ikastetxe pribatu baimenduari eskubaloia espezialitatea emateko. Beste baimen bat ematea beharrezkoa da, baimenduta zituen irakaskuntzetan aldaketa izan delako.

370/2021 EBAZPENA, irailaren 3koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, Hezkuntza bideratu, bilakatu eta aberasteko lurralde lankidetzako PROA+ programan 2021-2022 ikasturtean parte hartzeko deialdia arautzen duena. Deialdi honen xedea da 2021-2022 ikasturtean hezkuntza inklusioa eta eskola arrakasta hobetzea Haur Hezkuntzako bigarren zikloa, oinarrizko hezkuntza (Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Oinarrizko mailako heziketa zikloak) eta Batxilergoko ikasketak ematen dituzten diru publikoz finantzatutako ikastetxeetan.

397/2021 EBAZPENA, irailaren 16koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez prozedura ezartzen baita eskolaldi etengabea edo malgua baimenduta duten ikastetxeek hura 2022-2023 ikasturtera luzatzea eska dezaten.

53/2021 EBAZPENA, abuztuaren 31koa, Nekazaritza Zerbitzuko zuzendariak emana, ES15310271 kodearekin inskribatutako ekoizle baimenaren titularra aldatzea baimentzen duena, Adriser Bio Sociedad Limitadaren izenean jartzeko.

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

EGUESIBAR

Akats zuzenketa, Udaltzaingoko agentearen izendapenari buruzkoa

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Akats zuzenketa, honako honena: deialdi publikoa, dirulaguntzak emateko, garapen bidean diren herrialdeetan lankidetzako, elkartasuneko eta interes sozialeko proiektuak eta jarduerak egin daitezen (GGKEak, 2021)

ETXALAR

Ordenantza fiskalen aldaketa 2022rako. Hasierako onespena

LEKUNBERRI

Hiri-jarduketarako plan berezia Udal Plan Orokorreko
5. ordenantzaren hiri-lurzoruaren eremuan. Behin betiko onespena

UNTZUE

Udal Planeko aldaketa puntuala, AR.1-SR.1 berriz ere mugatzeko eta UE6 unitateko lerrokadurak berriz mugatzeko eta aldatzeko. Behin betiko onespena

EGUESIBAR

Udal Plan Orokorreko araudia eta bere aldaketak

Aldaketa, Gorraizko 13. poligonoko 117. lurzatiko
1. unitatearen xehetasun-azterketan.
Behin betiko onespena

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

GOBERNUAREN ORDEZKARITZA

Jendaurreko informazioa, eskaera honena: “Abeto New Energy” 93 MWp-ko eguzki planta fotovoltaikorako eta haren ebakuazio azpiegituretarako aurretiazko administrazio baimena eta ingurumen-inpaktuaren adierazpena, bai eta plantako azpiestazioa Promotores azpiestazio kolektorearekin lotzen dituen 66 kV-eko lur azpiko linearen onura publikoaren deklarazioa ere. PFOT-269

GOBERNU ORDEZKARITZA GOBERNUAREN ZARAGOZAKO, NAFARROAKO ETA ARABAKO ORDEZKARIORDETZA

Jendaurreko informazioa, eskaera honena: PFot-677 proiektuaren aurretiazko administrazio baimena eta ingurumen inpaktuaren adierazpena; proiektuak 14,7 MWp-eko “UME” parke fotovoltaikoa eta haren ebakuazio azpiegitura biltzen ditu, Zaragozako, Nafarroako, Gipuzkoako eta Bizkaiko probintzietan

GOBERNU ORDEZKARITZA - GOBERNUAREN ZARAGOZAKO, NAFARROAKO ETA ARABAKO ORDEZKARIORDETZA

Jendaurreko informazioa, eskaera honena: PEol-522 AC proiektuaren aurretiazko administrazio baimena eta ingurumen inpaktuaren adierazpena; proiektuak haize-parke hauek biltzen ditu: Luna (49,5 MW), Kaede (40,6 MW), Kodama (49,5 MW), Makami (49,5 MW), Kaminari (49,5 MW), Kairi (49,5 MW), Amikiri (16,5 MW), Delfino (49,5 MW), Fukei (49,5 MW), Cadmo (49,5 MW), Belerofonte (49,5 MW) eta Kyoko (49,5 MW), denak Zaragozako probintzian, eta horien ebakuazio azpiegiturak, Zaragozako, Nafarroako eta Arabako probintzietan

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2021-OC-460

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Jendaurreko informazioa
A/31/00483 JV/-- espedientea

Jendaurreko informazioa
A/31/04156 NL/-- espedientea

Jendaurreko informazioa
A/31/2.º0467A NL/-- espedientea

Jendaurreko informazioa
A/31/04160 NL/-- espedientea

Jendaurreko informazioa
A/31/04183 JV/da espedientea

Jendaurreko informazioa
A/31/02941 NL/sr espedientea

Jendaurreko informazioa
A/31/04164 JV/oc espedientea

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA

Oinarrizko Eskubideen gaineko 382/2021 Prozedura

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

PAMPLONA

Notificación de resolución

6.2. PARTIKULARREN IRAGARKIAK

NOTARÍA JAVIER CILVETI BAYONA

Rectificación de cabida de sub-parcela A, parcela 499, polígono 3 de Sangüesa