236. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXALAR

Ordenantza fiskalen aldaketa 2022rako. Hasierako onespena

Etxalarko Udalak, 2021eko irailaren 23an eginiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen ondoko ordenantzetan ezarritako tasa eta prezioen aldaketak:

–Herriko jabari publikoko lurzoru, hegalkin eta zorupearen erabilera pribatibo edo aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

–Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

–Hilerria eta hilobien banaketa arautzen duen ordenantza.

Aldaketak jendaurrean egonen dira hogeita hamar egun baliodunetan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantza fiskalen aldaketak behin betikoz onetsita geldituko dira eta behin betiko testua Nafarroako Aldizkari Ofizialean emanen da argitara.

Etxalarren, 2021eko irailaren 27an.–Alkatea, Miguel María Irigoien Sanzberro.

Iragarkiaren kodea: L2114360