236. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZUE

Udal Planeko aldaketa puntuala, AR.1-SR.1 berriz ere mugatzeko eta UE6 unitateko lerrokadurak berriz mugatzeko eta aldatzeko. Behin betiko onespena

Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariaren irailaren 15eko 116E/2021 Foru Aginduaren bitartez, behin betiko onetsi zen Untzueko Udal Planeko aldaketa puntuala, AR.1-SR.1 berriz ere mugatzeko eta UE6 unitateko lerrokadurak berriz mugatzeko eta aldatzeko. Agiria 2020ko irailaren 17koa da eta Miguel Zabalza Zamarbidek sinatu du, eta sustatzaileak dira Francisco Javier Irisarri, María Nieves Villarroel, Eduardo, Iñaki eta Alberto Pérez de Ciriza.

Aldaketa horri dagokion hirigintzako araudia argitaratzen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Untzuen, 2021eko irailaren 16an.–Alkatea, Juan María De la Fuente Olcoz.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2113883