236. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

515/2021 EBAZPENA, irailaren 27koa, Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez Diego Reyero Díez jauna izendatzen baita, bitarte baterako, Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroko zuzendari. Zentro hori Nafarroako Kirolaren Institutuari atxikita dago.

Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak martxoaren 17an emandako 140/2021 Ebazpenaren bidez, kargutik kendu zen, berak hala eskatuta, Esteban Gorostiaga Ayestarán jauna, Nafarroako Kirolaren Institutuko Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroko zuzendaria. Kargu-uzteak 2021eko martxoaren 22tik aurrera izan zituen ondorioak, eta egun horretan berean geratu zen hutsik zuzendaritza hori.

Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak Diego Reyero Díez jauna proposatu du zuzendaritza hori betetzeko. Reyero jauna A mailako funtzionarioa da, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikia.

Hala xedatzen baitu bere bosgarren xedapen gehigarrian martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoak, atalburuak, bulegoburuak edo ataletik beheragoko beste unitate batzuetako buruak beste departamentu bateko langileen artetik izendatzen direnean bitarte baterako, departamentu horretako titularraren adostasuna beharko da.

Hala ezartzen baitu bere lehenbiziko xedapen gehigarrian otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituenak, erakunde autonomoetako burutzak bitarte baterako betetzeko, kasuan kasuko erakundearen estatutuetan ezarritakoari jarraikiz eginen da.

Horrenbestez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren adostasuna izanik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen bosgarren xedapen gehigarriak ezartzen duen moduan, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren aldeko txostena jasota, Nafarroako Kirolaren Institutuaren Estatutuak onesten dituen azaroaren 15eko 326/2019 Foru Dekretuaren 12 ñ) artikuluan emandako eskumenen arabera (ekainaren 2ko 45/2021 Foru Dekretuaren bidez aldatu ziren estatutu horiek),

EBAZTEN DUT:

1. Diego Reyero Díez jauna izendatzea Nafarroako Kirolaren Institutuko Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroko zuzendari. Izendapenak 2021eko urriaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari, Administrazio eta Kudeaketa Atalari, Kultura eta Kirol Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari eta horren mende dauden Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Funtzio Publikoaren Antolamenduko Zerbitzuari eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko irailaren 27an.–Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Miguel Ángel Pozueta Uribe-Echeverría.

Iragarkiaren kodea: F2114253