236. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

103/2021 FORU AGINDUA, irailaren 22koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Miren Idoia Martínez Alkat andrea, Aurrekontuen Plangintzarako Ataleko burua, eta emandako zerbitzuak eskertzen baitzaizkio.

Hala ezartzen baitu bere hirugarren xedapen gehigarriko bigarren zenbakian abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, atalburu eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak indarrik gabe uzten ahal ditu erabaki hori hartu zuen organo berak, libreki.

Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea Miren Idoia Martínez Alkat andrea, Aurrekontuen Plangintzarako Ataleko burua, eta emandako zerbitzuak eskertzea. Atal hori Aurrekontuen eta Programazio Ekonomikoaren Zerbitzuan dago, Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusian.

Kargu-uzteak 2021eko irailaren 30ean izanen ditu ondorioak, eta hori izanen da atalburutzan aritzeko azken eguna.

2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari, Aurrekontuen eta Programazio Ekonomikoaren Zerbitzuari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari eta departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2021eko irailaren 22an.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, Elma Saiz Delgado.

Iragarkiaren kodea: F2114075