236. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

203E/2021 EBAZPENA, irailaren 23koa, Nafarroako Foru Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez Ana M.ª Rubio Suescun andrea izendatzen baita, bitarte baterako, Nafarroako Foru Ogasuneko Enpresa Handien Kontrolerako Unitate Administratiboko buru.

Hala ezartzen baitu bere hirugarren xedapen gehigarrian abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, ataletako eta bulegoetako burutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Hala xedatzen baitu, bosgarren xedapen gehigarrian, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak, zein departamenturi atxikita dagoen unitate organikoa, haren titularrak eginen du izendapena bitarte baterako, funtzio publikoaren arloan eskumena duen departamentuak aldeko txostena eman ondoren. Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuak eman du txosten hori.

Horrenbestez, azaldutakoarekin bat eta azaroaren 6ko 300/2019 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Foru Ogasuna erakunde autonomoaren Estatutuen bidez emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Ana M.ª Rubio Suescun andrea izendatzea, bitarte baterako, Nafarroako Foru Ogasuneko Enpresa Handien Kontrolerako Unitate Administratiboko buru.

2. Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari, Nafarroako Foru Ogasuneko Tributu Ikuskapenerako Zerbitzuari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari. behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2021eko irailaren 23an.–Nafarroako Foru Ogasuneko zuzendari kudeatzailea, Óscar Martínez de Bujanda Esténoz.

Iragarkiaren kodea: F2114081