236. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

EGUESIBAR

Akats zuzenketa, Udaltzaingoko agentearen izendapenari buruzkoa

2021eko 178. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 30ean, argitaratu zen, akatsa eginik, Langileen arloko zinegotzi delegatuaren 2021eko uztailaren 22ko ebazpenaren bidez, Iosune Lus Zufía izendatu zela Eguesibarko Udaltzaingoko agente.

Ez baita izan udal ebazpenik Iosune Lus Zufía Eguesibarko Udaltzaingoko agente izendatu duenik, iragarki hori ez zen argitaratu behar Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Argitalpen hori, bada, akats material bat da.

Kontuan hartuta inguruabar hori eta Gorka Busto Hidalgak eta Lucas Iglesias Sanchezek izendapen horren aurka aurkeztutako berraztertzeko errekurtsoa, partzialki baiesten dena, honako honen bidez zuzentzen da aipatu iragarkia eta, aditzera eman eta argitaratzen da ez dela izan iragarkirik Iosune Lus Zufía Eguesibarko Udaltzaingoko agente izendatu duenik. Beraz, ondoriorik gabe uzten da delako 2021eko 178. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 30ean, argitaratutako izendapenaren edukia.

Sarrigurenen, 2021eko irailaren 27an.–Alkatea, Amaya Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2114247