236. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

80/2021 FORU DEKRETUA, irailaren 22koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluko kide bat izendatu eta aurreko kidea kargutik kentzen duena. Kide hori Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gobernu Kontseiluak proposatzen du unibertsitateko komunitatea ordezkatzeko.

ZIOEN AZALPENA

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluari buruzko uztailaren 2ko 15/2008 Foru Legearen 9. artikuluak ezartzen du zein den kontseiluaren osaera. Artikulu horrek dioenez, hiru kide Unibertsitateko Gobernu Kontseiluak hautatuko ditu unibertsitateko komunitatearen ordezkari izateko: irakasle bat, ikasle bat eta administrazioko eta zerbitzuetako langileen ordezkari bat.

Gobernu Kontseiluan ikasleen ordezkari diren kideak bi urtetik behin berritzen dira, eta hala gertatu zen 2021eko otsailaren 24an klaustroak egin zuen bilkuran.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluak, 2021eko uztailaren 22an egindako bilkuran, Gizarte Kontseiluko kide izendatu zuen Diego Aguirre Elvira jauna, ikaslea.

Foru lege horren 10. artikuluak ezartzen du kideak Nafarroako Gobernuaren foru dekretu baten bidez izendatuko eta kargutik kenduko direla, unibertsitateen arloko eskumena duen kontseilariak proposatuta.

Horrenbestez, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2021eko irailaren 22an egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. Mikel Cancel Martínez jauna, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluan ikasleak ordezkatzen dituen kidea, kargutik kentzea, eta emandako zerbitzuak eskertzea.

2. Diego Aguirre Elvira jauna Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluko kide izendatzea, ikasleen ordezkari.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Unibertsitate Publikoari eta interesdunei jakinaraztea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2021eko irailaren 22an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilaria, Juan Cruz Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: F2114050