236. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 8a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Jendaurreko informazioa
A/31/02941 NL/sr espedientea

Gaia: ur aprobetxamendu baten ezaugarriak aldatzeko eskaera.

Eskatzailea: Urdazubiko Udala.

Helbidea: San Salvador kalea 3- 31711 - Urdazubi (Nafarroa).

Ibai edo errekaren izena: Otsondoko iturburua.

Kontzesio-emaria: 5,19 l/s.

Handitu beharreko emaria: 1,64 l/s.

Udal-mugartea eta probintzia: Urdazubi (Nafarroa).

Xedea: udal hornidura.

Obren azalpen laburra eta helburua:

Otsondo iturburutik hartzen den ur emaria 1,64 l/s handitzea eskatzen da, Ainhoako udalerria hornitzeko Landibarko lotune berriaren bidez; konfederazioak baimena eman zuen lan horietarako bere garaian.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Urdazubiko udaletxean edo Kantauriko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, -8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2021eko irailaren 8an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, zerbitzuko burua (2017ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E2113943