236. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Nafarroako Foruzaingoko agente lanpostu batzuk lehiaketa bidez edo berariazko lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrendaren aurka.

Nafarroako Foruzaingoko agente lanpostu batzuk lehiaketaren edo lehiaketa berariazkoaren bidez betetzeko deialdian, zeina onetsi baitzen Barneko zuzendari nagusiaren martxoaren 31ko 76/2021 Ebazpenaren bidez, 1225,1227, 1229,1241 eta 1242 polizia-identifikazio zenbakiak dituzten agenteek gora jotzeko errekurtsoa jarri dute Barneko zuzendari nagusiaren abuztuaren 11ko 168/2021 Ebazpenaren aurka, zeinak onetsi baitzuen deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluekin bat etorriz, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean alegazioak aurkeztu ahal ditzaten, Erregistro Orokorrean (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea 2, Iruña), edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. apartatuan ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoen kopia eskuratu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko dute Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/1718/Registro-General-Electronico1). Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.

Iruñean, 2021eko irailaren 29an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2114387