236. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Aldaketa, Gorraizko 13. poligonoko 117. lurzatiko
1. unitatearen xehetasun-azterketan.
Behin betiko onespena

Eguesibarko Udalak, 2021eko apirilaren 6an egindako osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Gorraizko 13. poligonoko 117. lurzatiko 1. unitatearen xehetasun-azterketan egindako aldaketa (13/117 katastroko lurzatia), Jose San Martín Eraso arkitektoak idatzia eta Inicia Técnica, SLk sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, argitara ematen dira iragarki hau eta aipatu xehetasun-azterketa, eranskin gisa.

Sarrigurenen (Eguesibar), 2021eko apirilaren 26an.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2113929