236. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 8a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Jendaurreko informazioa
A/31/04156 NL/-- espedientea

Gaia: ur aprobetxamendurako eskaera.

Eskatzailea: Júlia Casamitjana Agustí.

Helbidea: Balda dr. plaza 1, 1.a A, Elizondo, 31700 Baztan (Nafarroa).

Ibai edo errekaren izena: izenik gabeko erreka.

Eskatutako emaria: 0,0100 l/s-koa.

Tokia: Otsondoko Zehar alderdia (Azpilkueta).

Udal-mugartea eta probintzia: Baztan (Nafarroa).

Xedea: Indaburu baserria hornitzea.

Obren azalpen laburra eta helburua:

Ura hartzeko kutxatila bat erabiliko da. Kutxatila horretatik 15 m-ko luzera duen hodia aterako da 1.000 l-ko erregulazio biltegiraino. Hortik beste 230 metro egiten ditu hodiak Indaburu baserriraino, eta bertan 4 pertsonaren hornidurarako erabiltzen da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Baztango udaletxean edo Kantauri aldeko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2021eko irailaren 9an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, zerbitzuko burua (2017ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E2113490