236. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 8a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Jendaurreko informazioa
A/31/00483 JV/-- espedientea

Gaia: ur aprobetxamendu baterako eskubidea azkentzea.

Ofizioz ireki da espedientea.

Kontzesioaren titularra: Maderas Santesteban SL.

Ibai edo errekaren izena: Ezkurra.

Azkendu beharreko aprobetxamenduko emaria: 0,0230 l/s-koa.

Tokia: Arrazu.

Udal-mugartea eta probintzia: Zubieta (Nafarroa).

Erabilera: industriarako (zuhaitz enborrak garbitzea).

Obren azalpen laburra eta helburua:

aprobetxamendu hau azkentzea: Ezkurra ibaitik ura hartzekoa, 0,023 l/seg., Arrazun, Zubietako udal mugartean (Nafarroa), Maderas Santesteban SLri emana industrian erabiltzeko. Arrazoia da aprobetxamendurako epea amaitu dela.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Zubietako udaletxean edo Kantauriko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, -8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2021eko irailaren 7an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2017ko irailaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Jorge Villar Vázquez.

Iragarkiaren kodea: E2113441