236. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

356/2021 EBAZPENA, abuztuaren 27koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez baimena ematen baitzaio Iruñeko “Escuela Navarra del Deporte-Nafarroako Kirol Eskola” kirol irakaskuntzetako ikastetxe pribatu baimenduari eskubaloia espezialitatea emateko. Beste baimen bat ematea beharrezkoa da, baimenduta zituen irakaskuntzetan aldaketa izan delako.

Fundación Miguel Induráin Fundazioak (IFK G31643844, Aizagerria plaza 11, Iruñea, 31016 PK), Iruñeko “Escuela Navarra del Deporte-Nafarroako Kirol Eskola” kirol irakaskuntzetako ikastetxe pribatu baimenduaren titularrak eskaera egin du, kirol irakaskuntzak emateko daukan baimena aldatzeko, kirol irakaskuntzen eskaintza handiagotzeko; izan ere, eskubaloia espezialitatearen erdi mailako tituluaren hasierako eta amaierako zikloak emanen ditu (martxoaren 5eko 361/2004 Errege Dekretuak arautzen ditu Eskubaloiko kirol teknikariaren eta goi mailako kirol teknikariaren tituluak). Fundazioaren eskaeraren ondorioz egin den espedientea ikusirik, irakaskuntza komunak onesten dira eta irakaskuntza horietara sartzeko probak arautzen dira.

Ikusirik Lanbide Heziketaren Zerbitzuak, Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuak eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak aldeko txostenak eman dituztela.

Ikusirik zer ezartzen den Nafarroako Foru Komunitatean araubide bereziko kirol irakaskuntzetako antolamendua eta garapena arautzen dituen abenduaren 28ko 248/2011 Foru Dekretuaren VI. kapituluaren 28. artikuluan eta hurrengoetan.

Erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak, eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak proposaturik,

EBAZTEN DUT:

1. Baimena ematea Iruñeko “Escuela Navarra del Deporte-Nafarroako Kirol Eskola” kirol irakaskuntzetako ikastetxe pribatu baimenduari eskubaloia espezialitatearen edi mailako tituluaren hasierako eta amaierako zikloak emateko (martxoaren 5eko 361/2004 Errege Dekretuak arautzen ditu Eskubaloiko kirol teknikariaren eta goi mailako kirol teknikariaren tituluak). Baimenak 2021-2022 ikasturtearen hasieratik edukiko ditu ondorioak. Beste baimen bat ematea beharrezkoa da, baimenduta zituen irakaskuntzetan aldaketa izan delako.

2. Adieraztea ezen ikastetxearen datu hauek inskribatuko direla Nafarroako Gobernuko Unibertsitateaz Kanpoko Ikastetxeen Erregistroan:

Ikastetxearen kodea: 31014918.

Titularra: Fundación Miguel Induráin Fundazioa. IFK G31643844.

Izen orokorra: Kirol irakaskuntzetako ikastetxe pribatu baimendua.

Berariazko izena: “Escuela Navarra del Deporte-Nafarroako Kirol Eskola”.

Helbidea: Kirol Teknifikazioaren Zentroa (Larrabide estadioa), Zangoza kalea 34, 31005 PK.

Herria: Iruña.

Udalerria: Iruña.

Baimendutako irakaskuntzak:

–Maila ertaineko kirol irakaskuntzetako hasierako eta amaierako zikloak, “Saskibaloia” espezialitatean.

–Erdi mailako kirol irakaskuntzetako hasierako eta amaierako zikloak, “Eskubaloia” espezialitatean.

–Araubide bereziko kirol irakaskuntzetako erdi mailako hasierako eta amaierako zikloko bloke komuna.

–Urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretuaren lehenengo xedapen iragankorrak aipatutako eta otsailaren 5eko ECD/158/2014 Aginduak araututako formakuntzen I. eta II. mailen bloke komuna.

Baimendutako gehieneko osaera:

–2 unitate (1 hasierako zikloan eta 1 amaierakoan), gehienez 60 ikaslerentzat, “Saskibaloia” espezialitateko erdi mailako irakaskuntzetan.

–3 unitate (2 hasierako zikloan eta 1 amaierakoan), gehienez 90 ikaslerentzat, “Eskubaloia” espezialitateko erdi mailako irakaskuntzetan.

–2 unitate (1 hasierako zikloan eta 1 amaierakoan), gehienez 60 ikaslerentzat, “Atletismoa” espezialitateko erdi mailako irakaskuntzetan.

–6 unitate araubide bereziko kirol irakaskuntzetako erdi mailako bloke komunaren hasierako zikloan eta 1363/2007 Errege Dekretuaren lehenengo xedapen iragankorrak aipatutako formakuntzen I. mailako hasierako zikloan.

–Unitate bat araubide bereziko kirol irakaskuntzetako erdi mailako bloke komunaren amaiera zikloan eta 1363/2007 Errege Dekretuaren lehenengo xedapen iragankorrak aipatutako formakuntzen II. mailako amaiera zikloan.

3. Zentroak honako modalitate eta txanda hauetan emanen ditu irakaskuntzak:

–Modalitate orokorra, abenduaren 28ko 248/2011 Foru Dekretuaren 7. artikuluaren 1. apartatuaren a) letran ezarria.

–“Berezia” modalitatea, abenduaren 28ko 248/2011 Foru Dekretuaren 7. artikuluaren 1. apartatuaren b) letran ezarria. Modalitate hau batez ere goi mailako, goi errendimenduko eta hobekuntzako kirolariei zuzentzen zaiena da, baita beste kolektibo batzuei zuzentzen zaiena ere, eskariaren zirkunstantziek hori gomendatzen dutenean. Barnean sartzen da zenbait irakaskuntza on-line ematea, “aulacedim.navarra.es” gela birtualaren bidez.

–Eguneko txanda, irakaskuntza presentzialetarako, astelehenetik larunbatera, goizeko eta arratsaldeko ordutegian.

4. Zentroak Iruñeko “San Juan/Donibane” ikastetxe bateratuari atxikita segituko du, ondorio administratiboetarako.

5. Gogoratu beharra dago ezen ikastetxearen titularrak baimenaren aldaketa edo administrazio baimen berria eskatu beharko duela, baldin ikastetxearen erregistroko datuak, ebazpen honen 2. apartatuan jasotakoak, aldatzen badira edo instalazioak aldatzen badira, abenduaren 28ko 248/2011 Foru Dekretuaren 34. artikuluan ezartzen den moduan.

6. Ohartaraztea ezen ikastetxearen baimena iraungiko dela abenduaren 28ko 248/2011 Foru Dekretuaren 35. artikuluan ezarritako kasuetan.

7. Ebazpen hau ikastetxearen titularrari jakinaraztea, eta aditzera ematea haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

8. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

9. Ebazpen hau igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzura, Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzura, Ikastetxeen Finantzaketaren, Ikasketetarako Laguntzen eta Zerbitzu Osagarrien Atalera, Ikasketak Antolatzeko Atalera, Iruñeko “San Juan/Donibane” Lanbide Heziketako ikastetxe bateratura eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegora.

Iruñean, 2021eko abuztuaren 27an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

Iragarkiaren kodea: F2113147