236. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 8a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

GOBERNU ORDEZKARITZA GOBERNUAREN ZARAGOZAKO, NAFARROAKO ETA ARABAKO ORDEZKARIORDETZA

Jendaurreko informazioa, eskaera honena: PFot-677 proiektuaren aurretiazko administrazio baimena eta ingurumen inpaktuaren adierazpena; proiektuak 14,7 MWp-eko “UME” parke fotovoltaikoa eta haren ebakuazio azpiegitura biltzen ditu, Zaragozako, Nafarroako, Gipuzkoako eta Bizkaiko probintzietan

Proiektuak ingurumen inpaktuaren ebaluazio arruntaren prozedura bete behar du, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 7.1.a artikuluak ezartzen duenari jarraikiz.

Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53.1.a) artikuluan, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. eta 37. artikuluetan eta Energia elektrikoa garraiatu, banatu, merkaturatu eta horniketa egiteko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 124. eta 125. artikuluetan ezarritakoarekin bat, jendaurrean jartzen da eskaera hau, PFot-677 espedientearen aurretiazko baimen administratiboa eman eta ingurumen inpaktuaren adierazpena egitekoa. Hona espediente horren ezaugarriak:

–Eskatzailea: Energía Inagotable de Ume SL (IFK: B88622493), Forestalia Renovables taldekoa, zeinak egoitza soziala Madrilen baitu (José Ortega y Gasset kalea 20, 2. solairua, 28006), eta jakinarazpenetarako helbidea, berriz, Zaragozan (Coso kalea 33, 7.a, 50003); telefonoak 976 308 449 eta 663 484 273 eta helbide elektronikoa: tramitaciones@forestalia.com.

–Eskaeraren xedea: PFot-677 proiektuaren aurretiazko administrazio baimena eta ingurumen inpaktuaren adierazpenaren eskaera; proiektuak 14,7 MWp-eko “UME” parke fotovoltaikoa eta haren ebakuazio azpiegitura biltzen ditu, Zaragozako, Nafarroako, Gipuzkoako eta Bizkaiko probintzietan.

–Organo eskuduna: Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioko Politika Energetikoaren eta Meategien Zuzendaritza Nagusia da aurretiazko administrazio baimen eskaera ebazteko eskumena duen organo substantiboa. Ingurumen inpaktuaren adierazpena emateko eskumena duen ingurumen arloko organoa Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioa da.

–Tramitazio organoa: Gobernuaren Zaragozako Ordezkariordetzako Industria eta Energiaren Arlo Funtzionala (Pilar plaza 13, 50071 Zaragoza); Gobernuaren Nafarroako Ordezkariordetzako Industria eta Energiaren Arlo Funtzionala (Merindadeen plaza z.g., 31071 Iruña), Gobernuaren Gipuzkoako Ordezkariordetzako Industria eta Energiaren Arlo Funtzionala (Pio XII.a plaza 5, 20010 Donostia) eta Gobernuaren Bizkaiko Ordezkariordetzako Industria eta Energiaren Arlo Funtzionala (Federico Moyúa plaza 5, 48071 Bilbo).

–Instalazioen deskribapena:

14,7 MWp/ 12,24 MWn-eko “UME” eguzki planta fotovoltaikoa Castejón de Valdejasako udal mugartean dago, Zaragozako probintzian. 30.942 modulu jarriko dira, bakoitza 475 Wp-koa, ardatz batekiko jarraitzaile horizontala duen egituraren gainean, eta Ingecon Sun 1600TL B615 motako 9 inbertsore erabiliko dira.

Ebakuazio azpiegitura hau du atxikia:

  • 30/220 kV-eko azpiestazio elektrikoa, “Valdejasa 1 TAE”, Castejón de Valdejasako udal mugartean (Zaragoza).
  • 220 kV-eko GTAL, goi tentsioko aireko linea, “Valdejasa 1 TAE - Valdejasa 2 adabegia”, 3,189 km-ko luzerakoa. Castejón de Valdejasako eta Ejea de los Caballerosko udal mugarteetan barna doa (Zaragoza).
  • 220 kV-eko GTAL, goi tentsioko aireko linea, “Valdejasa 2 adabegia - Valdejasa adabegia”, 4,199 km-ko luzerakoa. Ejea de los Caballerosko udal mugartean barna doa (Zaragoza).
  • 220 kV-eko GTAL, goi tentsioko aireko linea, “Valdejasa adabegia - Sabinar adabegia”, 8.816 km-ko luzerakoa. Ejea de los Caballerosko udal mugartean barna doa (Zaragoza).
  • 220 kV-eko GTAL, goi tentsioko aireko linea, “Sabinar adabegia - Sabinar TAE”, 4.438 km-ko luzerakoa. Ejea de los Caballerosko udal mugartean barna doa (Zaragoza).
  • 30/220 kV-eko azpiestazio elektrikoa, “Sabinar TAE” Ejea de los Caballerosko udal mugartean (Zaragoza).
  • 220 kV-eko GTAL, goi tentsioko aireko linea, “Sabinar adabegia - Ejea adabegia”, 7,496 km-ko luzerakoa. Ejea de los Caballerosko udal mugartean barna doa (Zaragoza).
  • 30/220/400 kV-eko azpiestazio elektrikoa, “Ejea de los Caballeros TAE”, Ejea de los Caballerosko udal mugartean (Zaragoza).
  • 400 kV-eko GTAL, goi tentsioko aireko linea, “Ejea adabegia - Bayo adabegia”, 34.581 km-ko luzerakoa. Ejea de los Caballerosko, Biotako eta Sádabako udal mugarteetan barna doa (Zaragoza).
  • 400 kV-eko GTAL, goi tentsioko aireko linea, “Altsasu adabegia - Compensación GATIKA 400 TAE”, 79,168 km-ko luzerakoa. Udal mugarte hauetan barna doa: Altsasu (Nafarroa), Idiazabal, Gipuzkoako eta Arabako Partzuergo Orokorra, Ormaiztegi, Gabiria, Legazpi, Antzuola, Bergara, Elgeta (Gipuzkoa) eta Zaldibar, Berriz, Garai, Iurreta, Muxika, Amorebieta, Larrabetzu, Lezama, Zamudio, Derio, Mungia (Bizkaia).
  • Azpiestazio elektrikoa, “Compensación GATIKA 400 TAE”, Mungiako udal mugartean (Bizkaia).
  • 400 kV-eko GTAL, goi tentsioko aireko linea, “Compensación GATIKA 400 TAE - GATIKA 400 REE”, 1,802 km-ko luzerakoa. Mungiako eta Gatikako udal mugarteetan barna doa (Bizkaia).

Ebakuaziorako gainerako azpiegitura, garraio sarera bitartekoa, ez da proiektu honen esparruan sartzen, eta PEol-522 AC espedientearekin tramitatzen ari da:

  • 400 kV-eko GTAL, “Bayo adabegia - Altsasu adabegia”.

–14,7 MWp-ko “UME” eguzki planta fotovoltaikoaren eta haren ebakuazio azpiegituraren aurrekontu zenbatetsia: 106.601.933,95 euro.

“UME” planta fotovoltaikoak garraio sarean sartzeko baimena du, 2021eko otsailaren 22an emana, zehazki Red Eléctrica de España SAren 400 kV-eko Gatika azpiestazio elektrikoan.

–Xedea: energia sortzea merkaturatzeko.

–Proiektu honen aurretiazko administrazio baimena onestea eta ingurumen inpaktuaren ebaluazio arruntaren prozedura tramitatzea Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren eskumena da, eta jendaurreko informazioaren tramitea bete behar dute; hortaz, batera egiten dira proiektuarena eta ingurumen inpaktuaren azterketarena, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluarekin bat.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta aztertu ahal izan daitezen proiektua, ingurumen inpaktuaren azterketa eta, beraz, dokumentu guztiak, teknikoak eta ingurumenari buruzkoak, Gobernuaren Zaragozako, Nafarroako, Gipuzkoako eta Bizkaiko Ordezkariordetzetako Industria eta Energia Arlo Funtzionalaren bulegoetan edo esteka honetan:

https://www.mptfp.gob.es/portal/delegaciones_gobierno/delegaciones/aragon/proyectos-ci/proyectos.html

Egokitzat jotzen diren alegazioak arlo horietan aurkezten ahalko dira euskarri fisikoan idatziz, Gobernuaren ordezkariordetza horien Erregistro Orokorrean edo Estatuko Administrazio Orokorraren Erregistro Elektronikoaren bidez https://rec.redsara.es edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako moduetan, egokitzat jotzen diren alegazioak, iragarki hau argitara eman eta biharamunetik hasita hogeita hamar egun balioduneko epean.

Ohartarazten da ezen pertsona juridikoak, nortasun juridikorik gabeko entitateak eta urriaren 1eko 39/1995 Legearen 14. artikuluan identifikatutako bestelako subjektuak behartuak daudela baliabide elektronikoak erabiltzera Administrazio Publikoekin dituzten harremanetan, administrazio prozedura baten edozein tramite egin behar duten aldiro. Hortaz, subjektu horiek jendaurreko informazioaren tramite honen barruan egiten dituzten alegazio guztiak baliabide elektronikoen bidez behar bezala aurkeztu beharko dira nahitaez.

Zaragozan, 2021eko irailaren 21ean.–Industria eta Energia Arloko zuzendaria, René Gómez López de Munain.

Iragarkiaren kodea: E2113933