236. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 8a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Jendaurreko informazioa
A/31/04164 JV/oc espedientea

Gaia: ur aprobetxamendurako eskaera.

Eskatzailea: María Teresa Arizaleta Dainciart.

Helbidea: Balda dr. plaza 1-1 A, Elizondo, 31700 Baztan (Nafarroa).

Ibai edo errekaren izena: Tximista.

Erreka edo ibai horren urak jasotzen dituen ibaiaren izena eta kodea: Tximista-1/0100/040/030.

Eskatutako emaria: 0,016 l/s-koa.

Tokia: Orabidea.

Udal-mugartea eta probintzia: Baztan (Nafarroa).

Erabilera: abeltzaintza.

Obren azalpen laburra eta helburua:

ura zuzenean hartzen da errekatik, zangan sartutako 3/4 hazbeteko hodi baten bidez, hasieran iragazkia jarrita. Hodi horrek adreiluzko 50x50x50 cm-ko kutxatila batera eramaten du ura, eta handik PEADzko hodi bat abiatzen da, hazbeteko diametrokoa, zangan sartuta, eta 50 metro egiten du hormigoi armatuzko m³ bateko biltegi bateraino. Biltegitik PEADzko beste hodi bat ateratzen da, 3/4 hazbeteko diametrokoa, zangan sartuta, eta 390 metroko tartea egiten du abeltzaintzako borda bateraino; bertan bi aska daude, bainuontzi bat eta konketa bat, PEADzko mahuka batekin hornituta.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Baztango udaletxean edo Kantauri aldeko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2021eko irailaren 23an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2017ko irailaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Jorge Villar Vázquez.

Iragarkiaren kodea: E2114086