236. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

53/2021 EBAZPENA, abuztuaren 31koa, Nekazaritza Zerbitzuko zuzendariak emana, ES15310271 kodearekin inskribatutako ekoizle baimenaren titularra aldatzea baimentzen duena, Adriser Bio Sociedad Limitadaren izenean jartzeko.

Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan eskabide orokor bat jaso da 2021eko abuztuaren 26an, Mintegiko Hazien eta Landareen Ekoizleen Erregistro Nazionalean ES15310271 zenbakiarekin inskribatutako Adrian Lite Murillo ekoizle baimenaren titularra aldatzeko eta Adriser Bio Sociedad Limitadaren izenean jartzeko (IFK: B71429914).

Eskatzaileak dokumentazio hau aurkeztu du eskabidearekin batera:

–Sozietatearen identifikazio fiskaleko txartela (IFZ).

–Sozietateko ahaldunen NANak.

–Sozietate mugatuaren eraketa-eskriturak.

Ugalketarako Materiala Ziurtatzeko eta Landare Osasuneko Bulegoak egiaztatu du eskaera horren arrazoiak egokiak direla, aurkeztutako dokumentazioa aski dela eta eskatutakoa egitea bidezkoa dela, hori guztia bat etorriz Mintegiko hazien eta landareen ekoizpenari buruzko Erregelamendu Orokorrarekin.

Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera nekazaritza, abeltzaintza eta mendi arloetako eginkizunak eskualdatzeari buruzko abenduaren 18ko 2654/85 Errege Dekretuan xedatutakoari jarraikiz.

Adierazitakoarekin bat eta Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren abuztuaren 28ko 16/2019 Ebazpenaren bidez emandako eskuordetzea erabiliz, ebazpen horren bidez Nekazaritza Zerbitzuko zuzendariaren esku utzi baitziren indarreko araudiak Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiari esleitutako nekazaritza arloko administrazio eskumen batzuk,

EBAZTEN DUT:

1. Baimena ematea Mintegiko Hazien eta Landareen Ekoizleen Erregistro Nazionalean ES15310271 kodearekin inskribatutako ekoizle baimenaren titularra aldatzeko eta Adriser Bio Sociedad Limitadaren izenean jartzeko (IFK: B71429914), zeinak egoitza soziala Ribaforadako (Nafarroa) Valle del Ebro kaleko 9an daukan, 31550 posta kodea.

2. Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioko Nekazaritzako Merkatu eta Produkzioen Zuzendaritza Nagusiari.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2021eko abuztuaren 31n.–Nekazaritza Zerbitzuko zuzendaria, Rubén Palacios Goñi.

Iragarkiaren kodea: F2113312