236. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

355/2021 EBAZPENA, abuztuaren 27koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, Iruñeko eta Zizur Txikiko (Zizur) “Miravalles-El Redín” Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen duena, bere espazioen eta instalazioen erabilera aldatzeagatik.

Zizur Txikiko eta Iruñeko “Fomento de Centros de Enseñanza, S.A.” erakundea da “Miravalles-El Redín” Haur eta Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren titularra. Erakunde horren lege ordezkariek eskaera egin dute, bere bi egoitzetako espazioen erabileraren aldaketa baimentzeko. Eskatu dutena da Iruñeko egoitzako Lehen Hezkuntzako hiru unitate Zizur Txikiko egoitzara pasatzea; horrela, Zizur Txikian 21 unitate izanen dira, eta Iruñean 15. Aldaketa horren arrazoia da 2021-2022 ikasturtean dagoen eskaerari erantzutea. Eskaera hori dela-eta egin den espedientea ikusirik.

Nafarroako Foru Komunitatean araubide orokorreko irakaskuntza ez-unibertsitarioa ematen duten ikastetxe pribatuak baimentzeko prozedura ezarri zuen uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuak 16. artikulutik 19. artikulura ezarritakoaren ondorioz,

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak proposaturik,

EBAZTEN DUT:

1. Zizur Txikiko eta Iruñeko “Miravalles-El Redín” Haur eta Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzea, bere espazioen eta instalazioen erabilera aldatzeagatik (ikastetxearen kodea: 31008581).

2. Baimendutako gehieneko osaerak lehen bezala segituko du; osaera horren bi egoitzen arteko banaketa, Lehen Hezkuntzan egindako aldaketaren ondorioz, honako hau izanen da:

–Haur Hezkuntzako bigarren zikloa: 18 unitate Zizur Txikian, gehieneko 450 ikasposturen edukierarekin.

–Lehen Hezkuntza: 36 unitate eta gehienez 900 ikaspostu (21 unitate eta gehienez ere 525 ikaspostu Zizur Txikian, eta 15 unitate eta gehienez ere 375 ikaspostu Iruñean).

–Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 24 unitate eta gehienez 720 ikaspostu (12 unitate eta gehienez ere 360 ikaspostu Zizur Txikian, eta 12 unitate eta gehienez ere 360 ikaspostu Iruñean).

–Batxilergoa: 10 unitate eta gehienez 350 ikaspostu (6 unitate eta gehienez ere 210 ikaspostu Zizur Txikian, eta 4 unitate eta gehienez ere 140 ikaspostu Iruñean).

3. Baimenaren aldaketak ondorioak edukiko ditu 2021-2022 ikasturtearen hasieratik.

4. “Miravalles-El Redín” Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren datuak, Hezkuntza Departamentuaren Unibertsitatez Kanpoko Ikastetxeen Erregistroan inskribatuta geratu direnak, hauek dira:

–Ikastetxearen kodea: 31008581.

–Izen generikoa: Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua.

–Berariazko izena: “Miravalles-El Redín”.

–Helbidea: Belzeta ibilbidea 31 eta Vergel kalea 8.

–Herriak: Zizur Txikia eta Iruña.

–Udalerriak: Zizur eta Iruña.

–Titularra: Fomento de Centros de Enseñanza SA.

–Ematen dituen irakaskuntzak: Haur Hezkuntzako bigarren zikloa, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa, Zientzien eta Teknologien eta Giza eta Gizarte Zientzien modalitateetan.

–Baimendutako gehieneko osaera:

  • Haur Hezkuntzako bigarren zikloa: 18 unitate Zizur Txikian, gehieneko 450 ikasposturen edukierarekin.
  • Lehen Hezkuntza: 36 unitate eta gehienez 900 ikaspostu (21 unitate eta gehienez ere 525 ikaspostu Zizur Txikian, eta 15 unitate eta gehienez ere 375 ikaspostu Iruñean).
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 24 unitate eta gehienez 720 ikaspostu (12 unitate eta gehienez ere 360 ikaspostu Zizur Txikian, eta 12 unitate eta gehienez ere 360 ikaspostu Iruñean).
  • Batxilergoa: 10 unitate eta gehienez 350 ikaspostu (6 unitate eta gehienez ere 210 ikaspostu Zizur Txikian, eta 4 unitate eta gehienez ere 140 ikaspostu Iruñean).

5. Gogoratu beharra dago ezen ikastetxearen titularrak baimenaren aldaketa edo administrazio baimen berria eskatu beharko duela, baldin ikastetxearen erregistroko datuak, ebazpen honen 4. apartatuan jasotakoak, aldatzen badira edo instalazioak aldatzen badira, uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuaren III. tituluan ezartzen den moduan.

6. Ebazpen hau ikastetxearen titularrari jakinaraztea, eta aditzera ematea haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

7. Ebazpen hau Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Hezkuntza Azpiegituren Zerbitzura, Ikastetxeen Finantzaketaren, Ikasketetarako Laguntzen eta Zerbitzu Osagarrien Atalera, eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegora igortzea.

8. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2021eko abuztuaren 27an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

Iragarkiaren kodea: F2113148