236. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 8a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Jendaurreko informazioa
A/31/2.º0467A NL/-- espedientea

Gaia: ur aprobetxamendu baterako eskubidea azkentzea.

Ofizioz ireki da espedientea.

Kontzesioaren titularra: Verkol SAU.

Ibai edo errekaren izena: Bidasoa.

Azkendu beharreko aprobetxamenduko emaria: 10,5 m³ egunean.

Tokia: Zalaingo auzoa.

Udal-mugartea eta probintzia: Bera (Nafarroa).

Erabilera: industriarako.

Obren azalpen laburra eta helburua:

Aprobetxamendu hau azkentzea: Bidasoa ibaitik ura hartzea, 10,5 m³ egunean, Zalaingo auzoan, Berako udal mugartean (Nafarroa), Verkol SAUri emana industrian erabiltzeko. Arrazoia da aprobetxamendurako epea amaitu dela.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Berako udaletxean edo Kantauriko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, -8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2021eko irailaren 7an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, zerbitzuko burua (2017ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E2113491