236. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

3853E/2021 EBAZPENA, irailaren 16koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez baimentzen baita laneratzeko zailtasunak dituzten pertsonen kontratazioa sustatzeko dirulaguntzen deialdirako gastua.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak maiatzaren 5ean emandako 1511/2021 Ebazpenaren bidez, 680.000 euroko gastua baimendu zen laneratzeko zailtasunak dituzten pertsonak kontratatzeko dirulaguntzak emateko, 2021eko Gastu Aurrekontuaren “COVID, kolektibo espezifikoak kontratatzeko pizgarriak. Konferentzia sektoriala” izeneko 950001 96100 4709 241111 partidaren kargura.

Ezinezkoa izan denez eskari guztiei erantzutea 1511E/2021 Ebazpenaren bidez baimendutako aurrekontu-kontsignazioarekin, Nafarroako Gobernuak erabaki du 223.000 euro gehitzea laneratzeko zailtasunak dituzten pertsonen kontratazioa sustatzeko deialdiari.

Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 302/2019 Foru Dekretuaren 12. artikuluaren bidez emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Aldatzea laneratzeko zailtasunak dituzten pertsonen kontratazioa sustatzeko dirulaguntzen deialdirako baimendu den gastua (gero egindako zabaltzea barne), deialdi horretara bideratutako kredituari 223.000 euro gehituta.

2. Baimena ematea deialdi horretan baimendutako gastuari 223.000 euro gehitzeko. Diru hori 2021eko Gastu Aurrekontuaren “COVID. Kolektibo espezifikoak kontratatzeko pizgarriak. Konferentzia Sektoriala” izeneko 950001 96100 4709 241111 partidaren kargura ordainduko da.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2021eko irailaren 16an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2113866