236. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 8a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Jendaurreko informazioa
A/31/04160 NL/-- espedientea

Gaia: ur aprobetxamendurako eskaera.

Eskatzailea: Verkol SAU.

Helbidea: Zalain industrialdea, 23 - 31780 Bera (Nafarroa).

Ibaiaren edo ur-lasterraren izena eta kodea: BIDASOA-1/0100.

Eskatutako emaria: 10,5 m³ egunean.

Tokia: Zalaingo auzoa.

Udal-mugartea eta probintzia: Bera (Nafarroa).

Xedea: industria.

Obren azalpen laburra eta helburua:

Bidasoa ibaitik ura hartzeko, 500 mm-ko diametroko hodi bat erabiliko da, drainatzeko sistema gisa errekarrizko betegarriarekin, duena; ura etxola baten barruan dagoen putzu batera joaten da, eta handik 3 Z.P.ko ITUR ponpa baten bidez ateratzen. Ondoren, 1 1/2 hazbeteko hodi baten bidez iragazki batera bulkatzen da, eta handik, hazbeteko hodi batetik, kontagailua batera eta 14.000 litroko biltegi batera joaten da. Biltegitik, 2 1/2 hazbeteko hodi batetik hozkailu batera pasatzen da eta handik, bi ponpako presio-multzo batetik, ura bidaltzen da fabrikazio nabeetara eta aldageletara, gero berriz hozkailura itzuli eta zikloa amaitzeko.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Berako udaletxean edo Kantauriko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, -8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2021eko irailaren 10ean.–Idazkari nagusia. Eskuordez, zerbitzuko burua (2017ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E2113559