201. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 9a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

91E/2026 FORU AGINDUA, irailaren 23koa, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilariak emana, kargutik kentzen duena Graciela Cuevas Remón andrea, Idazkaritza Tekniko Nagusiko Gai Administratiboak eta Langileria Kudeatzeko Ataleko burua, berak hala eskatu baitu.

92E/2026 FORU AGINDUA, irailaren 23koa, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilariak emana, zeinaren bidez César Layana Ilundáin jauna izendatzen baita Eskuin muturreko taldeek edo funtzionario publikoek eragindako motibazio politikoko ekintzen biktimen errekonozimendu eta erreparaziorako Batzordeko kide (batzorde hori Eskuin muturreko taldeek edo funtzionario publikoek eragindako motibazio politikoko ekintzen biktimen errekonozimenduari eta erreparazioari buruzko martxoaren 26ko 16/2019 Foru Legearen bidez sortu zen).

384E/2026 FORU AGINDUA, irailaren 23koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita Hezkuntzako kontseilariaren irailaren 21eko 368E/2026 Foru Aginduan atzemandako akatsa. Foru agindu horren bidez, kargutik kendu zuten Daniel Díez De Ure Eraul jauna, Hezkuntza Departamentuko Ikastetxeentzako Ordainketen Plangintza eta Kontrol Bulegoko burua.

385E/2026 FORU AGINDUA, irailaren 23koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita Hezkuntzako kontseilariaren irailaren 21eko 382E/2026 Foru Aginduan atzemandako akatsa. Foru agindu horren bidez, Daniel Díez De Ure Eraul jauna Hezkuntza Departamentuko Ikastetxeen Finantzaketaren Ataleko buru izendatu zen bitarte baterako.

400E/2026 FORU AGINDUA, irailaren 24koa, Osasuneko kontseilariak emana, Javier Gorricho Mendívil jauna Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Farmaziako Prestazioaren Kudeaketarako Zerbitzuko buru izendatzen duena.

97E/2026 FORU AGINDUA, irailaren 24koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, kargutik kentzen duena Óscar Javier Molviedro Barea jauna, Deialdien eta Txartelen Bulegoko burua, berak eskatu baitu.

142E/2026 FORU AGINDUA, irailaren 23koa, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita, berak eskatu baitu, Aitziber Oscoz Asiain andrea, Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusiko Konponbide Korporatiboen Zerbitzuko Barne eta Justizia arloetarako Konponbideen Ataleko burua.

145E/2026 FORU AGINDUA, irailaren 24koa, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak emana, zeinaren bidez Ainhoa Nieva Zardoya andrea Unibertsitateko Zuzendaritza Nagusiko Unibertsitateko Zerbitzuko Unibertsitateko Ataleko buru izendatzen baita bitarte baterako.

146E/2026 FORU AGINDUA, irailaren 24koa, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita, berak eskatu baitu, Ainhoa Nieva Zardoya andrea, Unibertsitateko Zuzendaritza Nagusiko Unibertsitateko Zerbitzuko Unibertsitateko Ataleko burua.

148E/2026 FORU AGINDUA, irailaren 25ekoa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, zeinaren bidez María Fernández García andrea izendatzen baita Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuari atxikitako Dokumentuen eta Artxiboen Kudeaketa Sistema Administratzeko Bulegoko buru bitarte baterako.

1819E/2026 EBAZPENA, irailaren 22koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Andrea Iriarte Roteta andrea Osasun Garraioaren Unitateko buru izendatzen duena bitarte baterako.

1820E/2026 EBAZPENA, irailaren 22koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita, berak eskatu baitu, Laura Calvo Barrena andrea, Arrosadia-IIA Sektoreko Osasun Mentaleko Zentroko zuzendaria.

1821E/2026 EBAZPENA, irailaren 22koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez María Salinas Muñoz andrea izendatzen baita Arrosadia-IIA Sektoreko Osasun Mentaleko Zentroko zuzendari.

1834E/2026 EBAZPENA, irailaren 25ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez Beatriz Baztán Madoz andrea Herritarren eta Erien Arretarako Unitateko buru izendatzen baita bitarte baterako.

1836E/2026 EBAZPENA, irailaren 25ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez Natalia Pagola López andrea Alloko OOLTko Laguntza Unitateko buru izendatzen baita bitarte baterako.

3156/2026 EBAZPENA, irailaren 28koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Javier Ignacio Ugalde Ojer jauna Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen duena, telekomunikazioetako ingeniari lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen diona.

6928E/2026 EBAZPENA, irailaren 25ekoa, Barneko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foruzaingoko agenteen plaza batzuk lehiaketa bidez edo berariazko lehiaketa bidez betetzeko prozedura ebazten duena. Prozeduraren deialdia Barneko zuzendari nagusiaren otsailaren 6ko 1247E/2026 Ebazpenaren bidez egin zen.

1114E/2026 EBAZPENA, irailaren 25ekoa, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez Ainhoa Huarte Iribarren andrea izendatzen baita institutu horretako Administrazio eta Kudeaketa Atalari atxikitako Barne Kudeaketaren eta Langileriaren Bulegoko buru bitarte baterako. Izendapenak 2026ko urriaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak.

2324/2026 EBAZPENA, irailaren 16koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, unibertsitateko zenbait katedradun izendatzen dituena.

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1757E/2026 EBAZPENA, irailaren 16koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez deklaratzen baita bete gabe gelditu dela Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erreumatologiako arloko fakultatibo espezialisten plaza bat, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urriaren 9ko 1920E/2025 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdian.

1805E/2026 EBAZPENA, irailaren 21ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, epaimahaia aldatzen duena Kirurgia Orokorra eta Digestio Aparatuko arloko fakultatibo espezialisten 6 plaza oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian.

DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko liburutegiko arduradunen hogeita bat plaza oposizio bidez betetzeko. Izendapen proposamena.

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

92E/2026 FORU AGINDUA, irailaren 18koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, Iturengo Udal Plan Orokorra behin betiko onesten duena, Iturengo Udalak sustaturik.

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

312E/2026 EBAZPENA, irailaren 8koa, Landa Garapeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita nekazaritzako ustiategietan ingurumen-helburuko inbertsioak egiteko laguntzaren 2026ko deialdia eta horren oinarri arautzaileak, 2023-2027 NPEPEaren esparruan. DDBN kodea: 928382.

313E/2026 EBAZPENA, irailaren 8koa, Landa Garapeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baitira nekazaritzako ustiategietan inbertsioak egiteko laguntzen 2026ko deialdia eta oinarri arautzaileak. DDBN kodea: 928367.

314E/2026 EBAZPENA, irailaren 8koa, Landa Garapeneko zuzendari nagusiak emana, 2026ko deialdia onesten duena "R247-Nekazaritzako ustiategietan inbertsioak egiteko laguntza. Ureztalurrak modernizatzea" izeneko dirulaguntza emateko. DDBN kodea: 928409.

315E/2026 EBAZPENA, irailaren 8koa, Landa Garapeneko zuzendari nagusiak emana, 2026ko deialdia onesten duena "R159-Nekazaritzako ustiategietan inbertsioak egiteko laguntza. Lurrak ureztalur bihurtzea" izeneko dirulaguntza emateko. DDBN kodea: 928380.

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREAN JARTZEA 2026 ekitaldian toki entitateei egin beharreko konpentsazioaren banaketa, Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren erreformaren ondoriozko diru-bilketa galtzeagatik.

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LEITZA

Oposizio-lehiaketa, bete dadin arduradun eginkizunak dituen zerbitzu anitzetako langile lanpostu bat. Izendapen osagarria

AZKOIEN

Oposizio-lehiaketa, arkitekto teknikoaren plaza bat betetzeko. Izendapena

SAN ADRIÁN

Udaltzain izendatzea

TUTERA

26-01466 gora jotzeko errekurtsoa, alegazioak ezesteari eta merezimenduen behin betiko emaitzei buruz, administrari-ofizialen hamaika plaza oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren barnean

ELORTZIBAR

Oposizio-lehiaketa, bete daitezen administrari-ofizialen bi plaza. Izendapena

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

26-01412 gora jotzeko errekurtsoa, tasa baten likidazioaren aurka, bai eta tasa hori arautzen duen ordenantza fiskalaren aurka ere. Tasa dagokio tokiko jabari publikoaren erabilera pribatiboari edo aprobetxamendu bereziari, energia elektrikoa garraiatzen eta banatzen duten instalazioentzat, gasbideentzat eta oliobideentzat

BARBARIN

Ordenantza fiskala, hirigintzako eta ingurumeneko izapideen tasak arautzen dituena. Behin betiko onespena

BAZTAN

Xehetasun-azterketa Elizondoko 16. poligonoko 148. lurzatian. Behin betiko onespena

CASTEJÓN

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

ZIZUR

Xehetasun-azterketa, Muru-Asteraingo 8. poligonoko 360. lurzatian. Behin betiko onespena

LIZARRA

26-01091 gora jotzeko errekurtsoa, bide publikoa okupatzeko baimen bati buruz, terraza paratzeko ostalaritzako establezimendu batean

Udal tributuak ikuskatzeko 2026-2028 aldirako planaren irizpideak

ESTERIBAR

Alkateordea kargutik kentzea

Alkateordea izendatzea

FUNES

Aldaketa, Udalaren hirigintza-plangintzan. Behin betiko onespena

LESAKA

Hiri-jarduketarako plan berezia Sutegia etxean (3. poligonoko 122. lurzatia). Behin betiko onespena

MURILLO EL CUENDE

Jarduera-lizentzia ematea. Nabea egokitzea, egitura metalikoetarako

ORISOAIN

2027rako zerga-tasak. Onespena

IRUÑA

Udaleko bulegoen lan egutegia eta egun baliogabeak 2027. urtean

GARES

Aldaketa, Tokiko Gobernu Batzarraren osaeran eta alkateordeen izendapenean

SARTAGUDA

Jarduera-lizentzia ematea. Kultur etxea

TUTERA

Jarduera-lizentzia ematea. Hotel-apartamentua (13 apartamentu)

URROTZ-HIRIA

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 164. lurzatian. Behin betiko onespena

VALTIERRA

Jarduera-lizentzia ematea. Janaria (kebabak) prestatu eta saltzeko lokala

VIANA

Aldaketa, 6. poligonoko 1774. eta 1775. lurzatien xehetasun-azterketan. Behin betiko onespena