1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
1114E/2026 EBAZPENA, irailaren 25ekoa, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez Ainhoa Huarte Iribarren andrea izendatzen baita institutu horretako Administrazio eta Kudeaketa Atalari atxikitako Barne Kudeaketaren eta Langileriaren Bulegoko buru bitarte baterako. Izendapenak 2026ko urriaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak.
Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak abuztuaren 24an eman 1090E/2026 Ebazpenaren bidez, kargutik kentzen da, berak eskatu baitu, Leire Elizalde Goñi andrea, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko Barne Kudeaketaren eta Langileriaren Bulegoko burua. Kargu-uzteak 2026ko irailaren 30etik aurrera ditu ondorioak.
Administrazio eta Kudeaketa Atalak proposatzen du funtzionario den Ainhoa Huarte Iribarren andreak bete dezala Barne Kudeaketaren eta Langileriaren Bulegoko burutza, 2026ko urriaren 1etik aurrerako ondorioekin.
Hala ezartzen baitu bere lehenbiziko xedapen gehigarrian otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituenak, erakunde autonomoetako burutzak bitarte baterako betetzeko, kasuan kasuko erakundearen estatutuetan ezarritakoari jarraikiko zaio.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen bosgarren xedapen gehigarriak eskatzen duenez, atalburuen, bulegoburuen eta ataletik beherako beste unitateetako buruen bitarte baterako izendapenak egin baino lehen, Funtzio Publikoaren arloko eskumena duen departamentuak horren aldeko txostena eman behar du. Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuak 2026ko irailaren 24an egin zuen txosten hori.
Martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen bosgarren xedapen gehigarri horrek ezartzen du, halaber, ezen, beste departamentu bateko langile bat izendatzen bada, departamentu horretako titularraren adostasuna beharko dela. Izendapenerako proposatutako pertsona burutzaren departamentua ez den beste batekoa denez, bidezkoa da Osasun Departamentuak adostasun hori ematea, eta dagoeneko eman du.
Horrenbestez, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren estatutuak onesten dituen azaroaren 15eko 257/2023 Foru Dekretuak eskuordetu dizkidan ahalmenekin bat,
EBAZTEN DUT:
1. Ainhoa Huarte Iribarren andrea izendatzea Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko Administrazio eta Kudeaketa Atalari atxikitako Barne Kudeaketaren eta Langileriaren Bulegoko buru bitarte baterako. Izendapenak 2026ko urriaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Ebazpen hau jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, interesdunari, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Administrazio eta Kudeaketa Atalari eta Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzuari eta Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuari.
Iruñean, 2026ko irailaren 25ean.–Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Jorge Aguirre Oviedo.
Iragarkiaren kodea: F2612834