201. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

26-01412 gora jotzeko errekurtsoa, tasa baten likidazioaren aurka, bai eta tasa hori arautzen duen ordenantza fiskalaren aurka ere. Tasa dagokio tokiko jabari publikoaren erabilera pribatiboari edo aprobetxamendu bereziari, energia elektrikoa garraiatzen eta banatzen duten instalazioentzat, gasbideentzat eta oliobideentzat

Honen bidez jakinarazten da 26-01412 gora jotzeko errekurtsoa jarri dela tasa baten likidazioaren aurka. Tasa dagokio tokiko jabari publikoaren erabilera pribatiboari edo aprobetxamendu bereziari, energia elektrikoa garraiatzen eta banatzen duten instalazioentzat, gasbideentzat eta oliobideentzat. Orobat, errekurtsoa honako honen aurkakoa da: Ordenantza fiskala, tasa arautzen duena herriko jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko, energia elektrikoa garraiatzeko eta banatzeko instalazioentzat, gasbideentzat eta bestelako hidrokarburoentzat.

Hortaz, 10 egun balioduneko epea ematen zaie espedientean interesa dutenei epaitegi horretan ager daitezen, bat etorriz urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12. artikuluan xedatutakoarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzeko Erregelamendua, toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan).

Altsasun, 2026ko irailaren 17an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2612507