201. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

384E/2026 FORU AGINDUA, irailaren 23koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita Hezkuntzako kontseilariaren irailaren 21eko 368E/2026 Foru Aginduan atzemandako akatsa. Foru agindu horren bidez, kargutik kendu zuten Daniel Díez De Ure Eraul jauna, Hezkuntza Departamentuko Ikastetxeentzako Ordainketen Plangintza eta Kontrol Bulegoko burua.

Hezkuntzako kontseilariaren irailaren 21eko 368E/2026 Foru Aginduaren bidez, kargutik kendu zuten Daniel Díez de Ure Eraul jauna, Hezkuntza Departamentuko Ikastetxeentzako Ordainketen Plangintza eta Kontrol Bulegoko burua.

Ikusirik kargu-uztearen datan akats bat egin dela, bidezkoa da hura zuzentzea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Zuzentzea Hezkuntzako kontseilariaren irailaren 21eko 368E/2026 Foru Aginduan atzemandako akatsa (foru agindu horren bidez, kargutik kendu zuten Daniel Díez De Ure Eraul jauna, Hezkuntza Departamentuko Ikastetxeentzako Ordainketen Plangintza eta Kontrol Bulegoko burua), era honetan:

Honako hau dioen tokian:

"1. Kargutik kentzea Daniel Díez de Ure Eraul jauna, Hezkuntza Departamentuko Ikastetxeentzako Ordainketen Plangintza eta Kontrol Bulegoko burua. Kargu-uzteak 2026ko irailaren 30etik aurrera izanen ditu ondorioak".

Honako hau behar du:

"1. Kargutik kentzea Daniel Díez de Ure Eraul jauna, Hezkuntza Departamentuko Ikastetxeentzako Ordainketen Plangintza eta Kontrol Bulegoko burua. Kargu-uzteak 2026ko urriaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak".

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

4. Foru agindu hau igortzea Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira eta Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura, Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atalera, Gizarte Aseguruen Atalera, Kontrol Administratiboaren Atalera, Plantillen Atalera, Lanpostuak Betetzeko Atalera eta Hezkuntzako Langileen Nominen Bulegora.

Iruñean, 2026ko irailaren 23an.–Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Gimeno Gurpegui.

Iragarkiaren kodea: F2612729